Siluriforme

Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Azala biluzia edo hezurrezko plakaz babestua dute. 2, 4, 6 edo 8 bizar dituzte ahoaren ondoan, eta isatsa homozerkoa da. Itsastarrak edo ur gezatakoak eta tamaina askotakoak dira.

Siluriformes Osteiktieen klaseko arrain ordena da. Ordena horretako arrainen ezaugarririk berezienak ezkatarik ez izatea, azal lodi likatsua edo hezurrezko xaflaz estalia izatea, eta ahoaren inguruan bizar-itxurako hainbat gingil luze izatea dira. Isatsa homozerkoa da. Tropiko aldeko eta inguruetako eskualdeetan bizi dira. 24 bat familia (besteak beste, iktaluridoak, siluridoak, kobitidoak) eta 2.500 arrain-espezie inguru biltzen dira Siluriformes ordenan.

Siluriforme
Goi Kretazeo-gaur egun

Ameiurus melas
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
Ordena Siluriformes
Cuvier, 1817
Azpibanaketa

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Done 1
eth 1