Sin
Mesopotamiako mitologian, Sin edo Nanna[1], Ilargiaren jainkoa da[2]. Sin, akadieraz zuen izena da. Sumerrrentzat Nanna edo Zuen[3] zen.
Sin | |
---|---|
Mesopotamiako mitologia eta Sumertar erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | 𒀭𒂗𒍪 eta 𒀭𒋀𒆠 |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Kusuh (en) , Yarikh (en) , Arma (en) eta Moon (en) |
Familia | |
Aita | Enlil |
Ama | Ninlil |
Ezkontidea(k) | Ningal |
Seme-alabak | Utu, Inanna, Nuska, Ningublaga (en) eta Numushda (en) |
Adar eta bizardun agure bezala irudikatzen zen batzuetan, baina nagusiki, ilgora baten bidez irudikatu izan zen. Ixtar jainkosa semita edo Inanna sumertar jainkosaren aita bezala ere deskribatzen da, ondoren, ilargiko zetroa jarauntsiko zuena. Bere aita Enlil zen, eta bere zenbaki magikoa, 30a. Xamax eta Ixtarrekin batera, zeruarekin harremana zuen Semitar hirukoaren zati zen, mesopotamiar panteoira, Akadtar garaitik batu zena (K.a. 2200-K.a. 2100).
Gurtza zentroak
aldatuBere bi gurtza gune handiak Urreko E-kishnugal tenplua hegoaldean eta Harran iparraldean izan ziren. Sin jainkoaren gurtza, laster hedatu zen beste toki batzuetara eta Babilonia eta Asiriako hiri handi guztietan eraiki ziren ilargi jainko honen omenezko tenpluak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 4 or..
- ↑ (Ingelesez) «Sin | Moon, Babylon & Sumerian | Britannica» www.britannica.com 2023-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blázquez, José María; Martínez-Pinna, Jorge; Montero, Santiago. (2011 (3. arg)). Historia de la religiones antiguas: Oreitne, Grecia y Roma. Cátedra, 13 or. ISBN 9788437628615..