Siouxsie Sioux
Susan Janet Ballion, profesionalki Siouxsie Sioux izenez ezaguna (Southwark, Londres, 1957ko maiatzaren 27a) kantari, konpositore, musikari eta disko-ekoizle ingelesa da.
Siouxsie Sioux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Susan Janet Ballion |
Jaiotza | Southwark eta Chislehurst, 1957ko maiatzaren 27a (67 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | The Creatures (en) Siouxsie and the Banshees |
Izengoitia(k) | Siouxsie Sioux |
Genero artistikoa | rock rock alternatiboa postpunk new wave musika gothic rock (en) exotica (en) rock psikodelikoa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Polydor Records Geffen Records (mul) |
siouxsie.com | |
Ibilbide musikala
aldatuSiouxsie and the Banshees (1976-1996) rock-taldeko kantari nagusia izan zen. Estudioko 11 album argitaratu zituzten, eta Erresuma Batuko hainbat Top 20 izan zituzten, besteak beste, "Hong Kong Garden", "Happy House" eta "Peek-a-Boo", eta Top 25 hit bat Estatu Batuetako Billboard zerrendan, "Kiss Them for Me".
Siouxsiek bigarren talde bat ere osatu zuen, The Creatures (1981–2005). Hau lau estudio-disko eta "Right Now" hit singlea grabatu zituen. 2000ko hamarkadaren erditik, talde hori desefin ondoren, artista bakarlari gisa jarraitu du Siouxsie izena erabiliz, eta Mantaray albuma atera zuen 2007an.
AllMusic-ek Siouxsie "rock aroko kantari britainiar garrantzitsuenetako bat" izendatu zuen.[1] Jeff Buckleyk, Trickyk eta LCD Soundsystemek egin izan dituzte haren kantuen bertsioak.'[2] Bere diskoak PJ Harvey[3] eta TV on the Radio bezalako artistek goraipatu dituzte.[4] 2011n, Musikaren aldeko Ekarpen Bikainaren saria jaso zuen Q[5] Sarietan, eta 2012an, Ivor Novello Sarietan, Inspirazio Saria.[6]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Siouxsie Sioux» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-26 data duen 1118276270 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Stone, Doug. Siouxsie Biography. Allmusicguide.com..
- ↑ Moon-palace.de. Moon-palace.de.
- ↑ 7th January 2000 PJ selects her Top 10 Albums of 1999. Pjharvey.net.
- ↑ "Icon: Siouxsie", The Fader Magazine, The Icon Issue 67, April/May 2010. Page 71: Dave Sitek (David Andrew Sitek) TV on the Radio. "I've always tried to make a song that begins like "Kiss Them for Me". I think songs like "I Was a Lover" or "Wash the Day away" came from that element of surprise mode where all of a sudden this giant drum comes in and you're like, what the fuck?! That record was the first one where I was like, okay, even my friends who don't know who the Cure or Sonic Youth are, they're going to fall for this. I feel like that transition into that record was a relief for me. Really beautiful music was always considered too weird by the normal kids and that was the first example where I thought, we've got them, they're hooked! I watched people dance to that song, people who had never heard of any of the music that I listened to, they heard that music in a club and went crazy."
- ↑ Siouxsie Sioux: 'There plenty more new material to come from me. Qthemusic.com 25 October 2011.
- ↑ «The Ivor Novello Awards» NME 17 May 2012.