Sithak Star Warseko fikziozko unibertsoan Barne Indarraren alde ilunaren jarraitzaileak dira. Jedi zaldunen antagonista eta etsai naturalak dira.

Historia

aldatu

Star Warsen historian Sith Ordena, Xendor izeneko Jedi Zaldun disidente bat benetako boterea Jedi maisuek erakutsi zuten bezala meditazioan ez baizik eta emozioetan zegoela pentsatzen hasi zenean sortu zen. Jedien eta disidente honen arteko tentsioa haziz eta haziz joan zen gatazka Yavingo gudua gertatu baino 24.900 urte lehenago gertatu zen arte.

Gatazka honek, Jedi Banaketa Handia deitua, Errepublika Galaktikoaren aurkako borroka baten ondoren Jedi Ilunak kanporatuak izatea eragin zuen. Talde disidente honek, espazioan noraezean urte asko eman ondoren, bizitoki bat aurkitu zuen, Korriban, mundu mortu bat, soilik Sithak bizi zirena, Barne Indarra berez erabiltzen zuten eta zerbait magikotzat jotzen zuten izaki erlatiboki primitibo batzuk. Jedi Ilunek arraza berri horretan aukera bat ikusi zuten, eta laster, antzinako Sithak eta Jedi Ilunak mestizatu egin ziren eta Sith Inperioa jaso zuen inperio handi bat sortu zuten.

Sith Inperioak Korribanetik (antzinako Sithen lurraldea) Ziosteraino zihoazen ehundaka mundu zituen. Hierarkitutako inperio bat zen: esklabu, ingeniari, massassi (gerlariak) eta Sith Lordez osatua zegoen (azken hauek Sith boteretsuetan, kontseiluko lordak eta inperio guztiko autoritate nagusia zen Sithen Jaun Ilunean banatuak).

Marka Ragnosen agintaldiaren ondoren 20.000 bake urteak hautsi ziren Sith Inperioan. Hogei mila urte hauetan Marka Ragnosen aurreko Jaun Ilun bakarra ezagutzen da: Ajunta Pall.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
iOS 1
multimedia 1
os 4