Soissons

Frantziako udalerria

Soissons Frantziako hiri bat da. Aisne departamentuan dago, Frantzia Garaia eskualdean, eta Aisne ibaia bertatik igarotzen da.

Soissons
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Frantzia Garaia
Departamendua Aisne
AlkateaAlain Cremont (en) Itzuli
Izen ofizialaSoissons
Posta kodea02200
Geografia
Koordenatuak49°22′52″N 3°19′21″E / 49.3811°N 3.3225°E / 49.3811; 3.3225
Map
Azalera12,32 km²
Altuera47 m, 38 m eta 130 m
MugakideakBelleu, Billy-sur-Aisne, Bucy-le-Long, Courmelles, Crouy, Cuffies, Mercin-et-Vaux, Pasly, Pommiers, Vauxbuin eta Villeneuve-Saint-Germain
Demografia
Biztanleria28.705 (2021eko urtarrilaren 1a)
−183 (2020)
alt_left 15.018 (%52,3) (%47,1) 13.512 alt_right
Dentsitatea2.330 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakStadthagen, Câmpulung (en) Itzuli, Banamba (en) Itzuli, Berkane (en) Itzuli, Eisenberg (en) Itzuli, Tibouamouchine (en) Itzuli eta Louiseville
soissons.fr
Soissonseko katedralaren ikuspegia

Hedadura eta biztanleria

aldatu

12,32 kilometro karratuko hedadura du, eta, 1.999ko erroldaren arabera, bere biztanleria, 29.453 biztanlekoa da.

Historia

aldatu

Julio Zesarrek, Galietako Guda izeneko bere liburuan, Suessions izeneko herrixka bat aipatzen du. Ondoren, Augusto Erromatar Inperioko lehen enperadorea zelarik, Suessionum izeneko herria sortu zuten toki hortan bertan. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken aldera, Soissonseko erreinua sortu zen, Egidio erreinuko lehen erregea izan zelarik. 7 urte eman zituen erreinuko tronuan, 457tik, 464 arte. Bere ondorengoa, eta erreinuko azken gobernaria, bere seme Siagrio izan zen. 464. urtetik 486. urtea arte gobernatu zuen erreinua. Azken urte honetan bertan, Soissonsen bertan, Klovis I.a errege frankoen aurka borrokatu behar izan zuen Siagriok. Guda, frankoek irabazi zuten, eta Soissonseko erreinua frankoen mende geratu zen.

Karlomagnoren garaian ere, garrantzi handia izan zuen Soissonsek, bere inperioko Neustria erreinuaren hiriburu izan baitzen.

1918an, Lehen Mundu Gerraren barruan, bertan guda garrantzitsu bat egon zen alde batetik frantziar eta bere aliatuen eta bestetik alemaniarren artean.

Ekonomia

aldatu

Azken aldian, geroz eta gehiago, herriko ekonomia, nekazaritzara bideratzen ari da, azukre erremolatxaren landaketara batik bat.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 2
Idea 1
idea 1