Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak

Soziologia gizartearen eta gizabanakoen portaera sozialak aztertzen dituen gizarte zientzia da.

Soziologiak gizarte adierazpenak aztertzen ditu. Irudian, jendetza Bresten.
Baita gizarte mugimenduak ere. Kale agerraldia Jakartan.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Soziologiaren historia»

Kontzeptua Auguste Comtek sortu zuen 1838an, munduaz hausnartzeko forma berri bat definitu nahian. Latinezko socius eta grezierazko lógos-en baturaz sortzen da. Sustraiak gizarteaz hausnartu duten lehen teorialari guztietan baditu ere (Konfuzio, Platon, Aristoteles...), Saint-Simon, Auguste Comte bera, Alexis de Tocqueville eta Karl Marx dira oso funtsezkoak dira.

Mendebaldeko gizarte modernoaren krisiaren baitan sortu zen. Soziologiak errealitate sozialaren kosifikazioa esan nahi du, hots, gizartea azter, beha... daitekeen errealitate espezifiko gisa ikustea (gizartea gauza gisa ikustea). Hasiera horretan, beraz, soziologia positibismoarekin erabat lotuta dago.

Zientzia gisa, Emile Durkheim eta Max Weber soziologoek oinarriak finkatu zen, zizkio. Durkheimek gizarte egitateen objektibotasuna azpimarratuko du (egintza soziala). Weberrek, berriz, subjektibotasuna eta subjektuen ekiteko ahalmena (ekintza soziala).

Marko teorikoak

aldatu

Teorialari gehienez aburuz, gaur egungo soziologiaren baitan lau marko teoriko nagusi bereiz daitezke, nahiz eta hauen baitan korronte ugari desberdintzen diren:

Funtzionalismoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Funtzionalismo»

Funtzionalismoak gizartea sistema gisa ikusten du; sistemek, aldi berean, azpisistemak izango dituzte, eta gizartearen osagai bakoitzak bere funtzioa izango du. Horrela, ekintza sozialaren ikuspegi sistemiko bat garatuko du.

Funtzionalismoaren baitan hiru korronte nagusi bereiz daitezke: Malinowskiren funtzionalismo absolutua, Mertonen funtzionalismo erlatibizatua eta Parsonsen estruktural-funtzionalismoa.

Funtzionalismoak gizartearen oreka eta izaera harmoniatsua defendatuko du. Gizarteratzearen bidez (bigarren sozializazioa azpimarratuko dute batez ere) gizabanakoek gizartea bereganatuko dute. Bere kontzeptu nagusiak funtzioa (disfuntzioa, ageriko funtzioa zein izkutuko funtzioa), errola nahiz estatusa izango dira, besteak beste.

Estrukturalismoa

aldatu

Estrukturalismoak gizartearen egituraren garrantzia azpimarratzen du. Subjektuek euren ekintzei ematen dioten zentzua, horrela, kulturaren testuinguruan aztertu behar da. Hots, estrukturalismoak gizarte ekintzak kulturaren barnean sortzen eta bersortzen direla azpimarratzen du. Ondorioz, ikerketa estrukturalistek hainbat arlo aztertu dituzte, besteak beste: jakien prestaketa eta aurkezpena, erlijio erritualak, joko eta jolasak, literatura, etab.

Estrukturalismoaren autore garrantzitsuenetariko eta lehenengoetarikoa Lévi-Strauss etnologoa da. Honek, 1950eko hamarkadan, kulturaren fenomenoa mitologiaren eta ahaidetasunaren testuinguruan aztertu zuen, besteak beste.

Pierre Bourdieu soziologo frantses esanguratsuak, bestalde, estrukturalismoaren ikuspegi desberdina plazaratu zuen, kultur desberdintasunaren gainetik, bere ustez horren atzean ezkutatzen diren menderapen prozesuak azpimarratuz. Bourdieuren ikuspegiari estruktural-funtzionalismoa deitu izan zaio.

 
Gizakiek, elkarrekintzaren bidez, errealitate berria sortzen dute: gizartea.

Elkarrekintza sinbolikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Elkarrekintza sinbolikoa»

Hau mikrosoziologian eta gizarte psikologian erabiltzen den ikuspegia da gehienbat. AEBetako pragmatismoan eta George Herbert Meaden teorietan oinarritzen da. Bere iritziz, pertsonak beraiek produktu sozialak izateaz gain, helburudun zerbait sortzaileak dira. Herbert Blumerrek honela azaldu zuen: gizakiek gauzekiko edo besteekiko duten harremana beraien zentzu eta esanahiean oinarritzen da. Esanahi hori gizarte elkarrekintzatik sortzen da, eta horri egiten zaion interpretazioak alda dezake.

Elkarrekintza sinbolikoaren jarraitzaileek metodo kualitatiboak erabili ohi dituzte, pertsonek beraien ekintzei ematen dieten zentzua ulertzeko teknikak baitira.

 
Marxismoak gizarte desoreka eta gatazka azpimarratzen ditu.

Marxismoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Marxismo»

Marxismoak Karl Marx eta Friedrich Engelsen pentsamenduan eta obretan oinarritutako doktrina filosofiko eta politikoetan oin hartuz aztertzen du gizartea. Hegelen filosofiaren, Adam Smithen ekonomia politikoaren eta XIX. mendeko sozialismo frantziarraren eragina nabaria izango da, gizartearen kritika zientifiko eta iraultzailea eginez. Kritika honen adierazpenik sistematikoena Kapitala obran eman zen.


Azterketa soziologikoaren dimentsioak

aldatu
Mikro Soziologia (ikusi ere atomista) Makro Soziologia (ikusi ere holismo) Mikro - meso - makro

agente • aktore sozial • erakunde• gizabanako

klase sozialgizarte estratifikazioErakundeGizartesistemaegitura

komunitatetaldeantolakuntza

Ikusmolde metologikoak

Chicagoko Eskolaetnometodologiaindibidualismo metodologikoaelkarrekintza sinbolikoa

Francfurteko Eskolaebolozionismoa sozialafuntzionalismoamarxismoaestrukturalismo-funtzionalismoestrukturalismosistemen teoria

sareen analisiaerakundeen soziologia Elkarrekintza estrukturala

Egileak

BeckerBlumerBoudonBurgessGarfinkelGellnerGoffmanRichard HoggartHughesKroeberMeadMertonParkSacksSchützSorokinStraussSutherlandThomasTönniesWeberZnaniecki

AddamsAdornoAlthusserArendtAronBatesonBaudrillardBaumanBoltanskiBourdieuComteDurkheimFoersterFoucaultFreitagGaltonGehlenGiniGranovetterHabermasHalbwachsHonnethHorkheimerHunoutKuhnLévi-StraussLuhmannMalinowskiMarcuseMartineauMarxMaussMillsNeurathOwenParsonsPasseronPearsonSaussureSennettSmithSombartSpencerSpenglerTouraineVarelaVeblenWagnerWallersteinWestermarckWilsonWollstonecraftXiaotongZiegler

WhiteBeckBellBourdieuLatourCastellsCrozierDegenneEliasGiddensKhaldunLipovetskyMeadParetoPiagetReynaudSainsaulieuSimmelTönnies

Aldaketa sozialaren ikuskerak

elkarrekintzak

gizarte gatazkakeboluzioaegitura

elkarrekintzak eta egitura

Metodologia

aldatu

Soziologiak, gainontzeko gizarte zientziek bezala, erabiltzen dituen ikerketa teknikak bi multzo handitan banatu ohi dira: metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak. Bakoitzak errealitatearen ikuspegi bat azpimarratzen badu ere, bakoitza ezin da paradigma itxitzat hartu, bata bestearekin nahasi ohi diren tresna gisa baino.

Metodo kuantitatiboak

aldatu

Metodo kuantitatiboen bidez, errealitatearen ezaugarri eta joera orokorrak ikertu ohi dira. Errealitate zenbagarriak kontuan hartuz (hauteskundeak, adibidez), inkesta bezalako teknikak erabili ohi dira. Halaber, lagin handiak izanez gero, metodo kuantitatiboak aukeratu ohi dira.

Metodo kualitatiboak

aldatu

Metodo kualitatiboen bidez, errealitate zenbagarrietan arreta jarri baino, errealitateen esangurak eta kausa aztertu nahi dira. Horrela, lagin handiak aukeratu beharrean, lagin txikiago baina esanguratsuak aukeratu ohi dira. Horrela, sakoneko elkarrizketak edo eztabaida taldeak dira gehien erabilitako ikerketa teknikak.

Soziologiaren azpidiziplinak

aldatu
 
Max Weberren Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua, soziologiaren oinarrizko obra, diziplina desberdinetan eragiten duena.

Soziologiaren baitan, zientzia ororen baitan bezala, azpidiziplina desberdinak daude. Soziologiaren kasuan, gizarte eremu zehatzak aztertzen dituzten soziologiaren adarrak dira. Asko badira ere, ondokoak aipa daitezke:

Bibliografia

aldatu
  • Apalategi, Jokin (1989): Soziologia orokorra, Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
  • Berger, Peter L. (1998): Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat, Leioa: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
  • Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU.
  • Unzueta, Iñaki (2007): Gaur egungo teoria soziologikoa, Leioa: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
  • Urkola Eleizegi, Mikel (2004): Soziologia kritikotik hezkuntza orokorrera, ISBN: 8460785939
  • Urteaga, Eguzki (2002): Soziologia modernoa eta garaikidea, Zarautz: Dakit.
  • Sagarna, Andoni (1970): Soziologiaren hastapenak, Donostia: Lur.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 12
todo 13
web 5