Srebrenica (alfabeto zirilikoan, serbieraz: Сребреница), Bosnia-Herzegovinako ekialdeko hiria, Srpska Errepublikan, Vlasenica eskualdean. Hiri txikia da, menditsua, eta Bosniako gerratera arte diru-sarrera nagusiak gatz-meatzeetatik eta bainuetxe famatu batetik zetozen.

Srebrenica
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
ErrepublikaSrpska
Izen ofizialaСребреница
Posta kodea75430
Geografia
Koordenatuak44°06′N 19°18′E / 44.1°N 19.3°E / 44.1; 19.3
Map
Azalera70 km²
Altuera275 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia56
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSan Giovanni Valdarno, Stara Pazova (en) Itzuli eta Taza
http://www.opstina-srebrenica.org/

Gerra aurretik (1992-1995), 1991. urteko erroldan 37.213 biztanle zeuden: 27.118 bosniar (% 72,9), 9.381 serbiar (% 25,2), 372 jugoslaviar (% 1), 40 kroaziar.

Historia

aldatu

Hiriaren izena eslaviar jatorriko srebro-tik dator ("zilarra"). Erromatarrek ezagutzen zituzten Srebrenican ("Zilarraren Hirian") zeuden zilar-hobiak, eta haien garaian hiriaren izena "Argentaria" izan zen, zilarraren latinezko izena erabilita.

Hiriaren ekialdean Crni Guber iturria dago, sendatzeko ura isurtzen duena, eta Josip Broz Titok sustatutako bainuetxe bat oso ezaguna zegoen bertan, gerratean suntsitu zuten arte. 1992 aurretik hirian galdategi bat zegoen, baita litio-, zink- eta urre-meatzeak ere inguruetan.

Bosniako Gerra

aldatu

Bosniako Gerran (1992-1995), bosniarren gune izan zen; serbobosniarrek inguratuta zeukaten, eta Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) leku segurutzat zeukan, nederlandarren armadako Dutchbat unitateak zainduta.

1995eko uztailean, nolanahi ere, Srpska Errepublikako Armadak (serbiarrak, boluntario paramilitar grekoek lagunduta) hiria hartu zuen, eta 20.000 lagunetik gora erbesteratu zituzten; hiriaren inguruetan, 8.000 gizonezko bosniar inguru hil zituzten, Srebrenicako sarraskian. 2003an Bill Clintonek inauguratu zuen han hildakoentzat egindako hilerria.

Hiria suntsitu ostean, diru-sarrera iturri nagusia nekazaritza da, eta eskualdea garatzeko laguntzak jasotzen ditu.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 16