Stade Français Paris

errugbi taldea

Stade Français Paris Frantziako errugbi taldea da, egoitza Parisko 16. barrutian duena. Top 14 txapelketan parte hartzen du.

Stade Français Paris
HiriaParis
Sorrera1883
Kirol zelaiaStade Jean-Bouin
(Edukiera: 20.000)
PresidenteaSuitza Hans-Peter Wild
EntrenatzaileaFrantzia Laurent Labit
Frantzia Laurent Sempéré
Frantzia Julien Arias
LigaFrantzia Top 14
2023-242.a, final 1/2
Webguneawww.stade.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia

aldatu
 
Stade Toulousainen aurkako partida, 2010eko martxoak 6.

Parisko Saint-Louis lizeoko ikasle batzuek sortu zuten Stade français taldea 1883ko abenduaren 12an. Talde indartsua izan zen XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, eta 1893-1908 bitartean zortzi aldiz irabazi zuen Frantziako errugbi txapelketa. Nazioarteko partida bat jokatu zuen lehenbiziko frantziar kluba izan zen, 1892ko apirilaren 18an, Londresko Rosslyn Parken aurka.[1]

1947an jaitsi zen lehenbiziko aldiz bigarren mailara. 1949tik 1990eko hamarkadaren hasierara arte, bigarren, hirugarren eta laugarren mailan ibili zen. Klubaren pizkundea 1992an hasi zen, Max Guazzinik zuzendaritza hartu zuelarik. 1995an, CASG Paris klubarekin batu zen; harrezkero, Stade Français Paris izena dauka.[2] 1996an bigarren mailara igo zen, eta lehenbiziko mailara 1997an.

1998an Frantziako Liga irabazi zuen, eta Kopako finala jokatu. Ordutik aurrera, sei aldiz irabazi du Liga, azkena 2015ean. Bi aldiz jokatu du Europako Errugbi Txapeldunen Koparen finala, eta beste bitan European Challenge Cupena.

Palmaresa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Friez, Jean-Luc. 1892 - Stade français vs Rosslyn Park. aslagnyrugby.net (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. STP: Histoire. stade.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES