Sten Sture Gaztea

politikari suediarra

Sten Sture Gaztea, (suedieraz: Sten Sture den yngre; 1493Mälaren aintziraren izotzetan, 1520ko otsailaren 5a) Suediako erregeordea izan zen Kalmarko Batasunaren eskuetan zegoenean, 1512tik 1520ko otsailaren 5era arte.

Sten Sture Gaztea

regent of Sweden (en) Itzuli

1512ko uztailaren 23a - 1520ko otsailaren 3a
Bizitza
Jaiotza1493 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Suedia
HeriotzaMälaren1520ko otsailaren 3a (egutegi gregorianoa) (26/27 urte)
Hobiratze lekuaKatarina kyrkogård (en) Itzuli
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaSvante Nilsson
AmaIliana Erengislesdotter av Geddeholm, heiress of Ulvåsa manor
Ezkontidea(k)Christina Gyllenstierna (en) Itzuli  (1511ko azaroaren 16a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduazaldun

Find a Grave: 172632841 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Sten Sture Gaztea 1493an jaio zen. Aita Sture leinutik zetorren Svante Nilsson erregeordea izan zen eta, ama, berriz, Iliana Gädda, Ulvåsako oinordekoa[1].

Sten gazteak 18 urte zituen aita hil zitzaionean eta Eric Trolle aukeratu zuten erregeorde, baina Stenek estatu kolpea eman zuen eta Danimarkako kontseilu gorenak erregeorde egin zuen Trollen ordez[2]. Egia esan, bere benetako helburua Suedia Danimarkatik independente mantentzea zen eta, horregatik, hartu zuen birramonagandik zetorkion Sture izena, Suediaren independentziaren sinboloa baitzen, aitaren hirugarren lehengusu zen Sten Sture Zaharraren omenez.

Erregeordeak bazekien ezingo ziola Hans Danimarkakoaren eta bere semea zen Kristian II.a Danimarkakoaren aurkako gerra bati alde egin. Horregatik, 1513an, Errusiarekin bake itunak sinatu zituen.

Berehala hasi ziren arazoak Sten erregeordea eta Erik Trollen seme zen Gustav Trolle artzapezpikuaren artean. Honek autonomia gehiago nahi zuen elizarentzat eta erregenteak kargutik kendu eta preso hartu zuen[3].

Ezkontza eta ondorengoak

aldatu

1511n, Karlos VIII.a Knutssonen biloba zen Kristina Gyllenstiernarekin ezkondu zen, Svante Stensson Sture, gero Sture kondea izango zena (Riksmarsk edo lehen kondestablea izango zena) semea izan zutelarik.

Hauek izan ziren haien seme-alabak:

  • Nils Stensson Sture (1512-1527)
  • Iliana Stensdotter Sture (1514- )
  • Magdalena Stensdotter Sture (1516-1521)
  • Svante Stensson Sture (1517-1567)
  • Anna Stensdotter Sture (1518- )
  • Gustav Stensson Sture (1519-1520)

XX. mendean, hauen ondorengoa izango zen Sibila Saxonia-Coburgo-Gothakoa Gustavo Adolfo oinordekoarekin ezkondu zen eta haien semea zen Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa tronura iritsiko zen.

Heriotza

aldatu
 
Sten Stureren heriotza

Azkenean, Kristian II.ak Suediako inbasioari ekin zion. 1520ko urtarrilaren 19an, Danimarka-Suedia arteko gerraren amaiera aldean, Sten larri zaurituta geratu zen Bogesundeko guduan eta Mälaren aintziraren izotzetan hil zen (Suedia), Stockholmera itzultzen ari zenean.

1520ko urte amaieran, Kristian II.a egin zuten errege Suedian eta Gustav artzapezpikuak mendekua hartu zuen bera bota zuten Sturen jarraitzaileekin. Heresia salaketak egin zizkieten eta horren aitzakian exekutatu zituzten, sutan errez. Sten Sturen hilotza ere profanatu egin zuten, herejea bailitzan, sutan errez.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sten Sture Gaztea  
  NODES
ELIZA 1
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 2