Stora Alvaret
Hegoaldeko Ölandeko nekazal paisaia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv, v |
Erreferentzia | 968 |
Kokalekua | Suedia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Koordenatuak | 56°28′1.2″N 16°33′00″E / 56.467000°N 16.55000°E |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Stora Alvaret edo Hegoaldeko Ölandeko nekazal paisaia, Suedia hego-ekialdean dagoen Öland uharteko lurraldea hartzen duen eremua da. 2000an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Geografia
aldatu40 kilometrotako luzera eta 10 kilometrotako zabalera duen lurraldea da eta Mörbylånga udalerrian dago.
Historia
aldatuAintzinako glaziarren aurreratzeak duela 500 milioi urte sortu zuen kareharrizko eremua. Itsas fosil ugari aurkitzen dira ondorioz. Duela 11.000 urte Öland uhartea altxatu eta Itsaso Baltikotik atera zen.
Alby herrian (uhartearen ekialdeko kostaldean) aurkitzen dira aurrehistoriako lehen aztarnak. Brontze eta Burdin Aroan eraztun itxurako gotorlekuak eraiki ziren. Garai horretan basoak soildu eta nekazal eremu bihurtu zen lurraldea.
Ekologia
aldatupH altuko lurzorua dauka eta hainbat espezie bitxi aurkitzen dira. 1741ean Carolus Linnaeus izan zen bertan eta espezie ugari dokumentatu zituen.
Honako espezie hauek aurkitzen dira Stora Alvareten:
- Loreak: Sedum sp., Filipendula vulgaris, Artemisia sp., Dasiphora fruticosa, Dactylorhiza fuchsii, Vicia sp....
- Belarkarak: Arrhenatherum sp. (olo mota), Festuca ovina...
- Onddoak: Hygrocybe persistens, Lepiota alba...
Iruditegia
aldatu-
Gettlingeko harrespila.