Streptococcus

Streptococcus generoa osatzen duten bakterio esferikoak. Kateak osatuz elkartzen dira eta zenbait espeziek infekzio larriak sorrarazten ditu (meningitis, septizemia, eskarlatina eta abar)

Streptococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko hauek ilaretan biltzen dira sarri, kate luzeak osatuz (ikusi argazkia). Ez dira mugitzen eta ez dute esporarik sortzen.

Streptococcus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaStreptococcaceae
Generoa Streptococcus
Rosenbach, 1884
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Habitathuman saliva (en) Itzuli
Gram tindaketaGrampositibo

Genero honen barruan aniztasun handia dago: espezie batzuk saprofitoak dira, beste batzuk komentsalak; badaude patogenoak ere. Bakterio laktiko asko estreptokokoak dira, janari industrian eginkizun oso garrantzitsua dutenak, esnekigintzan batez ere (jogurt, mamia edo gaztaren ekoizpenean, esaterako).

Estreptokokoen ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:

Janari eskakizun zorrotzak dituztenez, hazkuntza-inguru aberatsak erabiltzen dira laborategian hazteko.

Patogenia

aldatu

Estreptokoko patogenoak hiru taldetan sailkatzen dira; lehenengo biek Lancefield-en irizpide antigenikoak jarraitzen dituzte:

  • B taldeko estreptokokoak: hauek ere eritrozitoen hemolisia eragiten dute. Streptococcus agalactiae da ezagunena, jaioberrien meningitis larri baten eragilea.

Erabilera industriala

aldatu

Zenbait estreptokokok (eta oro har bakterio laktikoek) garrantzi handia dute esnea eta esnekien industrian. Esnearen laktosa hartzitzen dute, azido laktikoa sortuz (hartzidura homolaktikoa). Horren ondorioz esnearen pH asko jaisten da, mamia eta jogurt bezalako produktuak agertuz. Gaztagintzan ere funtsezko eginkizuna betetzen dute mikrobio hauek, hasierako fasean zein gaztaren heltze prozesuan.

Streptococcus lactis, Streptococcus cremoris eta Streptococcus diacetylactis (gaur egun Lactococcus lactis izenarekin bilduak) eta Streptococcus termophilus dira bakterio erabilienak esnekien industrian.

Galeria

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Streptococcus  
  NODES
multimedia 1
os 12