Streptomyces griseus
Streptomyces griseus Streptomyces generoko espezie bat da, lurzoruan ohikoa dena, nahiz eta hainbat andui itsas-hondoko sedimentuetan aurkitu diren. Bakterio Gram-positibo bat da, GC-eduki handikoa. Bestelako estreptomizetoekin batera, S. griseus antibiotiko-ekoizle oso ezaguna da, bai eta bestelako metaboliko sekundarioen ekoizle arrunta ere. Estreptomizina, bakterioetatik eratorritako lehen antibiotikoa, S. griseusetik dator. Duela gutxi, zenbait anduien genoma osoa sekuentziatu da.
Streptomyces griseus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Actinomycetota |
Klasea | Actinomycetes |
Ordena | Kitasatosporales |
Familia | Streptomycetaceae |
Generoa | Streptomyces |
Espeziea | Streptomyces griseus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Tomate |
Gram tindaketa | Gram positibo |
S. griseusaren historia taxonomikoa eztabaidatsua da. 1914ean Krainsky-ren eskutik lehen aldiz deskribatuak izan zirenean, Actinomyces griseus modura sailkatuak izan ziren.[1] 1948an bere izena aldatua izan zen, Waksman eta Henrici-ren eskutik, Streptomyces griseusera. Esan bezala, andui hauen interesa estreptomizina ekoizteko gaitasunean dago, Yersinia pestisen eta Mycobaterium tuberculosisaren aurkako aktibitate bakterizida duelako. Estreptomizina-ekoizpen hau Selman Waksman-en laborategian aurkitua izan zen, bertan Albert Schatz-ek lan egiten zueneko garaian.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Krainsky, A (1914). "Die Aktinomyceten und ihren Bedeutung in der Natur". Zentralbl Bakteriol Parasitenkd Infektionskr Hyg Abt II (alemanieraz). 41:649–688.
- ↑ Wainwright, M.. (1991). «Streptomycin: discovery and resultant controversy» History and Philosophy of the Life Sciences 13 (1): 97–124. ISSN 0391-9714. PMID 1882032. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).