Sufragio
Sufragioa auzi nahiz hautaketa batean emandako botoa, botoa emateko eskubidea, ekintza bera eta horren ondorioa dira. Herrialde askotan eskubide politiko eta konstituzional bezala ulertzen da; hau da, pertsona guztiek (salbuespenak salbuespen) hauteskundeetan bozkatzeko duten eskubidea (aktiboa), eta era berean, hauteskunde horietara aurkezteko eskubidea (pasiboa). Hala ere, sufragioa izan daiteke zentsitarioa edo ez unibertsala.
Historia
aldatuHistorian zehar, aldaketa ugari egon dira bozkatzeko eskubidearen inguruan.
Antzinako Grezian egin ziren gaur egun demokrazia izenaz ezagutzen dugun eredu politikoaren lehenengo urratsak. Hasieran, aberatsenek bakarrik parte hartzen zuten bizitza politikoan, baina gero hiritar guztiek lortu zuten eskubide hori; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren herriaren batzarrean edo ekklesian (ecclesia) parte hartzen. Egoera horrek mende bakarra iraun zuen, izan ere, K.a. 411. urtean Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriz ere.
Urteak aurrera, zenbait gorabehera egon ziren, harik eta XVIII. mendean boto-eskubidea murriztu egin zen arte, burgesiaren esku utzita. Egoera horrek ez zuen luze iraun, izan ere, Liberalismoari esker, XIX. mendean gizonezkoen sufragio unibertsala lortu zen.
Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, emakumeek beraien eskubideen alde borrokatzen hasi ziren, eta eskubide horien guztien artean, botoa emateko eskubidea aldarrikatzen zuten. Mugimendurik garrantzitsuenak Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan izan ziren arren, aipatzekoa da Europa mailan Finlandia izan zela, 1906. urtean, lehengo lurralde demokratikoa emakumezkoek boto-eskubidea lortu zutena.
Dena den, emakumeena ez da boto-eskubidearen alde borrokatu behar izan duen kolektibo bakarra. Izan ere, 1965. urtea iritsi arte, Estatu Batuetako afro-amerikarrei debekatzen zitzaien botoa ematea, baina 1965eko Boto Eskubide Legearen bidez arraza-bereizkeria debekatu egin zen eta horrela, Amerikako Estatu Batuetako Konstituzioan arraza gutxiengoen boto-eskubidea ezarri zen[1].
Sufragio mota batzuk
aldatuSufragioa Espainiako Erresuman
aldatuEspainiako estatuaren kasuan, Konstituzioaren 23. artikuluan jasotzen da sufragio eskubidea:[2]
« |
|
» |
Sufragioa zehazteko erabiltzen diren irizpideak
aldatuEsanak esan, sufragio-eredu bat baino gehiago erabili izan dira eta erabiltzen dira gaur egun ere munduan zehar. Ohikoenak bi dira: sufragio unibertsala ─«Hiritar guztiei botoa emateko eskubidea eskaintzen diena, legezko mugak kontuan hartu ondoren»─ eta errolda-sufragioa ─«Errolda sufragioa edo errolda-sufragioa botoa emateko zenbait baldintza betetzen duten hiritarrei soilik onartzen dien hauteskunde sistema da»─.
Beraien arteko ezberdintasun nagusia hau da: sufragio unibertsalean adin jakin batetik gorako pertsona orok botoa emateko eskubidea dutela; bigarrenen hauteskunde-sisteman berriz, botoa emateko hiritarrek hainbat baldintza bete behar dituztela. Beraz, errolda-sufragioan Estatuko pertsona guztiek ezin dute parte hartu.
Baldintza horiek, normalean, arraza edo gizarte-baldintzak izan ohi dira. Hego Amerikan adibidez, 1910eko hamarkadan irakurtzen eta idazten jakitea eskatzen zitzaien pertsonei botoa emateko baldintza moduan. Egia da, ordea, gaur egun Estatu gehienek sufragio unibertsala aplikatzen dutela, Vatikanoan izan ezik, non emakumeek ez baitute botoa emateko eskubidea.
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 22. artikuluaren arabera: 1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez. 2. Pertsona orok du berdintasunez norbere herrialdeko funtzio publikoan sartzeko eskubidea. 3. Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria; borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeetan adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide batez.
Adina
aldatuBotoa emateko, demokrazia guztiek gutxieneko adina eskatzen dute. Adin hori ez da bera Estatu demokratiko guztietan, baina gehienetan 16 eta 18 urte inguru egoten da. Dena den, badaude lurralde batzuk 21 urteko adin-muga ezartzen dutela botoa emateko baldintza bezala. Espainian adibidez, 18 urtekoa da; beraz, 17 urteko gazte batek ezingo du hauteskundeetan parte hartu. Espainiako Konstituzioak 12. artikuluan dioenez, Espainiarrak 18 urterekin dira garatasun-adineko.
Estatu bakoitzeko gutxieneko adina[3]:
A
- Afganistan: 18
- Albania: 18
- Aljeria: 18
- Andorra: 18
- Angola: 18
- Antigua eta Barbuda: 18
- Argentina: 16
- Armenia: 18
- Aruba: 18
- Australia: 18
- Austria: 16
- Azerbaijan: 18
B
- Bahamak: 18
- Bahrain: 20
- Bangladesh: 18
- Barbados: 18
- Belarus: 18
- Bergika: 18
- Belize: 18
- Benin: 18
- Bhutan: 18
- Bielorrusia:
- Bolivia: 18
- Bosnia-Herzegovina: 18, 16 lana egiten dutenentzat
- Botswana: 18
- Brasil: 16
- Brunei: 18 (herriko hauteskundeetan bakarrik)
- Bulgaria: 18
- Burkina Faso: 18
- Burundi: 18
C
- Cabo Verde: 18
- Costa Rica: 18
D
- Danimarka: 18
- Djibuti: 18
- Dominika: 18
- Dominikar Errepublika: 18
E
- Egipto: 18
- Ekialdeko Timor: 17
- Ekuador: 16
- Ekuatore Ginea: 18
- El Salvador: 18
- Eritrea: 18
- Erresuma Batua: 18
- Errumania: 18
- Errusia: 18
- Eslovakia: 18
- Eslovenia: 18
- Espainia: 18
- Estonia: 18
- Etiopia: 17
F
- Fiji: 18
- Filipinak: 18
- Finlandia/Suomi: 18
- Frantzia: 18
G
- Gabon: 18
- Gambia: 18
- Georgia: 18
- Ghana: 18
- Ginea: 18
- Ginea Bissau: 18
- Grenada: 18
- Grezia: 17
- Guatemala: 18
- Guyana: 18
H
- Haiti: 18
- Hego Korea: 19
- Hego Sudan: 17
- Hegoafrika: 18
- Herbehereak: 18
- Honduras: 18
- Hungaria: 18
I
- India: 18
- Indonesia: 17
- Ipar Korea:
- Irak: 18
- Iran: 18
- Islandia: 18
- Irlanda/Eire: 18
- Israel: 18
- Italia: 18
J
- Jamaika: 18
- Japonia: 18
- Jordania: 18
K
- Kamerun: 21
- Kanada: 18
- Kanbodia: 18
- Kazakhstan: 18
- Kenya: 18
- Kirgizistan/Kirgizi: 18
- Kiribati: 18
- Kolonbia: 18
- Komoreak: 18
- Kongo: 18
- Kosovo: 18
- Kroazia: 18
- Kuba: 16
- Kuwait: 20
L
- Laos: 18
- Lesotho: 18
- Letonia: 18
- Libano: 20
- Liberia: 18
- Libia: 18
- Liechtenstein: 18
- Lituania: 18
- Luxenburgo: 18
M
- Madagaskar: 18
- Malawi: 18
- Malaysia: 21
- Maldivak: 18
- Mali: 18
- Malta: 18
- Maroko: 18
- Marshall Uharteak: 18
- Mauritania: 18
- Maurizio: 18
- Mazedonia: 18
- Mexiko: 18
- Mikronesia: 18
- Moldavia: 18
- Monako: 18
- Mongolia: 18
- Montenegro: 18
- Mozambike: 18
- Myanmar (Birmania): 18
N
- Namibia: 18
- Nauru: 20
- Nepal: 18
- Niger: 18
- Nigeria: 18
- Nikaragua: 16
- Norvegia: 18
O
- Oman: 21
P
- Pakistan: 18
- Palau: 18
- Panama: 18
- Papua Ginea Berria: 18
- Paraguai: 18
- Peru: 18
- Polonia: 18
- Portugal: 18
- Puerto Rico: 18
Q
- Qatar: 18
R
- Ruanda: 18
S
- Saint Kitts eta Nevis: 18
- Saint Vincent eta Grenadinak: 18
- Salomon Uharteak: 21
- Samoa: 21
- San Marino: 18
- Santa Luzia: 18
- Sao Tome eta Principe: 18
- Saudi Arabia: 18
- Senegal: 18
- Serbia: 18
- Seychelleak: 18
- Sierra Leona: 18
- Singapur: 21
- Siria: 18
- Somalia: 18
- Sri Lanka: 18
- Sudan: 17
- Suedia: 18
- Suitza: 18
- Surinam: 18
- Swazilandia: 18
T
- Tajikistan: 18
- Taiwan: 20
- Tanzania: 18
- Thailandia: 18
- Togo: 18
- Tonga: 21
- Trinidad eta Tobago: 18
- Tunisia: 18
- Turkia: 18
- Turkmenistan: 18
- Tuvalu: 18
- Txad: 18
- Txekia: 18
- Txile: 18
- Txina: 18
U
- Uganda: 18
- Ukraina: 18
- Uruguai: 18
- Uzbekistan: 18
V
- Vanuatu: 18
- Venezuela: 18
- Vietnam: 18
Y
- Yemen: 18
Z
- Zambia: 18
- Zeelanda Berria: 18
- Zimbabwe: 18
- Zipre: 18
Arraza eta etnia
aldatuSufragio unibertsala Estatuko adin nagusiko hiritar guztiei botoa emateko eskubidea ematen diena da. Unibertsala da arraza, sexua, gizarte-baldintzak edota erlijioa kontuan hartzen ez dituelako. Honi dagokionez, hauxe dio Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak: Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminapenik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik”.
Generoa
aldatuEmakumeen sufragismoa emakumeek bozkatzeko eskubidea lortzeko mugimendua bezala ezagutzen da. XIX. mende amaieran hasi zen emakumeen sufragioa burgesiako emakumeen artean. Oso ezaguna izan zen Estatu Batuetan izandako eragina eta Europa mailan Erresuma Batuan aurrera eramandako eskubideen aldeko borroka.
Espainian, 1931. urtean lortu zen lehenengo aldiz emakumeek boto-eskubidea izatea.
Dena den, garrantzitsua da aipatzea, hainbeste urte iraun duen mugimendu horrek, gaur egun eragin handia izan duela eta ez bakarrik eskubideei dagokienez, baizik eta gaur egun emakumeen sufragismoa eta sufragioa, oker badago ere, gauza bera direla ulertzen direlako, hau da, sinonimotzat hartzen direlako.
Adimen-urritasuna
aldatuHemen aipatzekoa da zer dioen Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioak, 2006ko abenduaren 13koak, izan ere, adimen-urritasuna duten pertsonek beste edozein hiritarrek bezala botoa emateko eskubidea dute.
Dena den, Espainian milaka pertsonek galarazita zuten botoa ematea ezgaitasun psikiko edo fisikoak zirela eta. 1985eko Hauteskunde Erregimeneko Lege Organikoak 3. artikuluan dioenaren arabera, "Carecen de derecho de sufragio: b) Los declarados incapaces en virtud de sentencia judicial firme, siempre que la misma declare expresamente la incapacidad para el ejercicio del derecho de sufragio"[4]. Hau da, botoa emateko orduan kontuan hartuko zen pertsona horiek duten gaitasunaren balorazioa. 2018an egindako lege aldaketa baten ondorioz, adimen urriko pertsonek 2019ko hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea lortu zuten. Orotara, adimen-urritasuna zuten 100.000 pertsona izan ziren lehenengo aldiz bozkatzeko eskubidea izan zutenak[5].
Beste batzuen artean, FEVAS Plena Inclusión Euskadi elkarteak[6] gogor egin zuen lanan adimen edo garapen urritasuna zuten pertsonek botoa emateko eskubidea lortzeko.
Sufragioa gaur egun
aldatuGaur egun, sufragioa lurralde gehienetan unibertsala da; beraz, estatu demokratiko gehienek ez dute arrazaren, sexuaren, gizarte-baldintzen, edota erlijio sinesmenen bereizketa egiten botoa emateko orduan. Horrek ez du esan nahi mugarik ez dagoenik; izan ere, lurralde gehienek gutxieneko adina ezartzen dute, eta gehienetan 16 eta 18 urte bitartean dago.
Bestalde, Vatikanoan izan ezik, beste lurralde guztietan emakumeek botoa emateko eskubidea lortu dute. Dena den, oraindik lurralde askotan ez dago ondo ikusita emakumezkoek hauteskunde batera aurkeztea.
Era berean, Espainian, ezgaitasun psikikoak eta fisikoak dituzten pertsonei trabak jartzen zaizkie botoa emateko garaian. Egoera horri aurre egiteko zenbait elkartek defentsan atera dira, izan ere, beraien ustez «Botoa parte hartze sozialaren erakuslerik adierazgarrienetarikoa da. Hori kentzen badiogu adimen urritasuna duen pertsona bati, nolabait ere, gizarte honetako kide izateko aukera ukatzen ari gatzaizkio[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.justice.gov/crt/history-federal-voting-rights-laws
- ↑ (PDF) Espainiako Konstituzioa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://web.archive.org/web/20160107110146/http://aceproject.org/epic-en/CDTable?question=VR001#g
- ↑ https://web.archive.org/web/20160717002022/http://www.euskadi.eus/hauteslegeak/leyes_pdf/textoref_loreg.pdf
- ↑ https://www.publico.es/sociedad/reforma-ley-electoral-boe-publica-reforma-permite-votar-personas-discapacidad.html
- ↑ http://fevas.org/eu/
- ↑ https://web.archive.org/web/20180113093222/https://www.berria.eus/paperekoa/1837/006/001/2017-04-05/bozkalekua_hertsitako_espazioa.htm