Susan Faludi
Susan C. Faludi (New York, AEB, 1959ko apirilaren 18a -) Ipar Ameriketako idazle eta kazetari feminista da.
Susan Faludi | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Queens, 1959ko apirilaren 18a (65 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Russ Rymer (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Yorktown High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria eta feminista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea |
susanfaludi.com… | |
Biografia
aldatuHarvard Unibertsitatean ikasi zuen, eta unibertsitatean bertan hasi zen kazetari-lanetan, ikasleen The Harvard Crimson aldizkari ezagunaren zuzendari gisa.
1991n Erreakzioa: emakume modernoaren kontrako gerra ezkutua liburua argitaratu zuen. Liburu horrek sekulako arrakasta izan zuen, eta ikaragarrizko ospea eman zion Faludiri. Kritikarien elkarteak ematen duen National Book Critics Circle saria irabazi zuen liburu horrekin, eta Faludi Time aldizkariaren azalean agertu zen Gloria Steinem lider feminista ospetsuaren aldamenean.
Liburua argitaratu aurretik eta ondoren, Faludik kazetari- eta erredakzio-lanak egin zituen hainbat egunkaritan: Miami Herald (1981-1982), Atlanta Constitution egunkariaren igandeko gehigarria (1983-1985), San José Mercury News egunkariaren igandeko gehigarria (1985-1989) eta Wall Street Journal (1990-1992). Azken horretan Safeway konpainiaren erosketari buruz argitaratutako istorio batekin 1991ko Pulitzer saria irabazi zuen.
1988. eta 1990. urteen bitartean Stanfordeko Unibertsitateko Emakumeari eta Sexuari buruzko Ikerketetarako Institutuko kide izan zen. Institutu hori ikasle eta idazleei laguntza eskaintzen zien bulego feminista bat zen. 1992an Journal utzi eta Knight kazetaritza-beka ospetsua lortu zuen, bigarren libururako ikerketak egiteko. 2008-2009 urteetan, Falaudi Radcliffe Institutuko kide izan zen.
Liburuak
aldatu- Backlash: The Undeclared War Against American Women (1991) National Book Critics Circle Saria
- Stiffed: The Betrayal of the American Man (1999)
- The Terror Dream (2007) 2001eko irailaren 11ko atentatuak eta hauen eragina aztertzen duen liburua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Susan Faludi |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.