Suze Robertson
Suze Robertson edo Susanne Bisschop-Robertson (Haga, 1855eko abenduaren 17a – Ibidem, 1922ko urriaren 18a), emakume margolari herbehereetarra izan zen. Amsterdamse Joffers eta Arti et Amicitiae artisten taldeko partaidea izan zen.[1]
Suze Robertson | |
---|---|
(1890) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Haga, 1855eko abenduaren 17a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Haga, 1922ko urriaren 18a (66 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Richard Bisschop (en) (1892ko ekainaren 30a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Rijksakademie van beeldende kunsten (en) |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Arti et Amicitiae (en) Amsterdamse Joffers (en) |
Biografia
aldatuMerkatari familia batean jaio zen. Ama neskak bi urte zituenean hil zitzaion, eta bere osaba batzuek hazi zuten. Marrazteko talentu goiztiarra erakutsi zuen eta 1874an Hagako Arte Errege Akademian hasi zituen ikasketak; han Jan Philip Koelmanen ikaslea izan zen. Akademian brontzezko domina bat eta zilarrezko bi irabazi zituen. 1876an Delfteko Unibertsitate Teknikoan lezioak jasotzen jarraitu zuen.[2]
1882ra arte, Rotterdamen neskatoei marrazten irakasten zien bitartean, berak, igandetan, Hagako Petrus van der Velden margolariaren lezioak hartzen jarraitzen zuen. Denbora baten ondoren, artista baten moduko karrera bat egitea erabaki zuen. Etxalde barruko pertsona xumeen lanak eta nekazal bizitzaren eszenak Vincent van Goghen Patata-jaleak obraren oroigarriak dira; antza denez bi artistek elkar miresten zuten.
Rotterdamen, berriz, eskandalua sortu zuen Suzek, behin eta berriz esaten zuelako bere ikasleek modelo biluziak marrazteko gai izan behar zutela.[2] 1892an, Richard Bisschop pintorearekin ezkondu zen. Pulchri Studio eta Arti et Amicitiae taldeetako kidea izan zen. 1907an bere lana Amsterdameko Larensche Kunsthandeleko areto berriaren irekieraren ekitaldian erakutsi zen: arrakasta handia izan zuen zeren eta 10.000 florinen truke saldu baizituen obrak eta hori, garai hartan, diru kantitate handia zen.
Iruditegia
aldatu-
Lena zittend naakt (Lena biluzik eserita), 1900 baino lehen. Dordrechteko museoa.
-
Pietje (Erruki), 1895-1898 inguru.
-
Oudhedenstalletje (Antzinateko geldialdia), 1900 inguruan. Centraal Museum Utrecht.
-
Emakumea biraka, 1900. Helmond museoa.
-
Patioa John Buningen lanarekin, 1922 baino lehen.
-
Boerenvrouw aardappels schillend (Baserritar patatak zuritzen), 1922. Rijksmuseum.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://hmong.es/wiki/Suze_Robertson
- ↑ a b Suzanne Robertson in 1001 Vrouwen uit de Nederlandse geschiedenis [1]
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Suze Robertson Artnet webgunean.
- (Nederlanderaz):Susanne Robertson Simonis-Buunk webgunean.