Taiyaki
Taiyaki (鯛焼き, bisigu errea) arrain itxurako gozopil japoniarra da, kale-jan bezala saldua. Bisigu baten forma imitatzen du (鯛, tai japonieraz), hortik izena. Ohiko betegarria babarrun gozoko pasta da, eta azuki gozoekin egiten da. Beste ohiko betegarri batzuk pastel-krema, txokolatea edo gazta izan daitezke. Bertsio txikiagoak ere badira, kingyoyaki izenekoak (金魚焼き, urre-arrain errea) eta bost, hamar edo gehiagoko poltsetan saltzen dira.
Taiyaki | |
---|---|
wagashi | |
Osagaiak | gofrea |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Antzekoak | bungeoppang |
Taiyaki opiltxo edo gofre orez egiten da. Orea arrain itxurako molde baten bi zatietan isurtzen da. Ondoren, betegarria moldearen alde batean jartzen da, eta, ondoren, bi zatiak ixten. Azkenik, bi aldeetan egosten da, gorritu arte.
Taiyaki gozopila lehen aldiz 1909an prestatu zen, Naniwayar gozotegian (Azabu auzoan, Tokio), eta gaur egun Japonia osoan aurki daiteke, bereziki supermerkatuetan eta japoniar jaialdietan (祭, matsuri).
Imagawayaki (今川焼き) gozopilaren antzekoa da, pastel lodi eta biribila, babarrun gozoz edo pastel-kremaz betea.