Take Back the Night (martxa)

Feministen protesta-martxa

Take Back the Night baita ere TBTN (Berreskuratu gaua) emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren kontra protesta egiteko nazioarteko lehen mugimendua da. Lehenengo deialdiak XX. mendeko 70eko hamarkadan antolatu ziren, gauez kalean bakarrik ibiltzen seguru sentitzen ez ziren emakumeen protesta adierazle gisa. Deialdiak 30 herrialdetan antolatu dira. Lelo horrekin bortxaketaren eta beste sexu indarkeri mota batzuen aurkako protestak eta ekintza zuzenak sortzeko martxak eta kontzentrazioak antolatu dituzte.

Take Back the Night
Irudia
Motamanifestazio
erakunde
Indarraldi1972 - 
EgunMaiatzaren 19
AEBetan egiten den "Take Back the Night" martxaren edizio bat egin zen. Irudian 2005ekoa Texasen.
Martxa Alamogordon, Mexiko Berrian, 2010ean.
Busanen, 2016an.

Historia

aldatu

"Take Back the Night" lelodun martxak 1970eko hamarkadan hasi ziren. 1973an mugimendua Estatu Batuetara iritsi zen eta Floridako Hegoaldeko Unibertsitateko emakume talde bat maindire beltzez jantzi eta kanpusean barrena abiatu zen emakumeentzako zentro bat eskatuz. Filadelfian, Pennsylvanian, 1975eko urrian, Susan Alexander Speeth mikrobiologoa bere etxerantz bakarrik zihoala labankadaz hil zuten; erantzunez "Take Back the Night" lehenetariko martxa bat egin zen. 1976an Bruselan, Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia egin zen eta haren bitartez horrelako martxa bat egin zen.[1] Europan ere Erroma, Mendebaldeko Alemanian eta Ingalaterran ere egin ziren. 1977an, "Take Back the Night" izenburua izan zuen Anne Produ-k Pittsburghen biolentziaren aurkako bilkuran irakurri zuen diskurtsoa. Antzeko martxa 1978an San Frantziskon egin zen, orduan pornografiaren aurka.[2] 2006an, Ingalaterrako Ipswich hirian bost prostituta erail zituzten; erantzun gisa horrelako martxa egin zen.[3]

Fundazioa

aldatu

2001ean Ameriketako Estatu Batuetan Take Back the Night Fundazioa sortu zen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES