Taninoa landareetatik lortzen diren konposatu fenolikoetako edozein da. Landareen metabolito sekundarioak dira, ez nitrogenatuak.

Azido galikoa: tanino bat.

Ezaugarriak

aldatu

Uretan disolbagarriak dira, baina ez alkoholetan eta disolbatzaile organikoetan. Pisu molekular nahiko txikia dute, eta bi sailetan sailkatzen dira: hidrolizatzen ez diren tanino kondentsatuak eta hidrolizatzen diren taninoak.

Proteinak prezipitatzeko gaitasuna dute ezaugarri nagusietako bat. Batzuk oso toxikoak dira; zuhaitzen kuskuiluetatik lortzen direnak, adibidez, minbiziaren eragile direla pentsatzen da; aldiz, kafean edo tean daudenak ez dira pozoitsuak.

Erabilerak

aldatu

Tintak egiteko, tintak arropetan finkatzen laguntzeko eta, batez ere, larruak ontzeko erabiltzen da.

Taninoa enologian

aldatu

Tanino-edukia, bestalde, ezaugarri preziatua da enologian, ardoaren zaporearen eta aromaren osagaiak baitira taninoak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu
  NODES
Done 1