Taula periodikoko periodo

Taula periodikoko periodoak taula periodikoko errenkada horizontalak dira. Bertan elementu kimikoak taldekatzen dira bere azkeneko elektroi geruzaren arabera, periodo bereko elementuek geruza kantitate berdina baitute. Periodo batean, elementu baten bere ondoz ondokoak protoi bat gehiago dauka (eta ondorioz, neutraltasuna mantentzeko, elektroi bat gehiago ere).

Taula periodikoko ilarak periodoak dira, 7 guztira.

Era honetan antolatuta, talde (zutabe) bereko elementuek antzeko propietate fisiko-kimikoak dituzte, arau periodikoa islatuz.

Egitura elektronikoa

aldatu
 
Madelung arauak energia handitu ahala orbital atomikoak nola antolatzen diren deskribatzen du.

Elementu baten atomoan, elektroiek era zehatz batean betetzen dituzte atomoaren geruza desberdinak, energia-mailen arabera: zenbaki atomikoa gora igo ahala, orbital atomikoak betetzen doaz Madelung arauaren arabera. Geruza bakoitzaren betetzea periodo bati dagokio.

Elementuen propietateak periodoan zehar

aldatu

Propietate periodikoak elementuak dituzten propietate batzuk dira, zeintzuk taula periodikoaren arabera joerak dituzten. Jarraian, propietate horiek periodo batean zehar nola aldatzen diren deskribatuko da[1]:

  • Erradio atomikoa: bi atomo berdinen nukleoen arteko distantziaren erdia da. Periodoan eskuinera joan ahala, bere zenbaki atomikoa handitzen da. Ondorioz, protoi kopurua handiagoa denez, azken geruzako elektroia erakartzeko ahalmena (indar elektrostatikoen bidez) handitzen da. Hori dela-eta, erradio atomikoa txikiagoa da.
  • Ionizazio-energia: egoera gaseosoan dagoen atomo bati eman behar zaion energia azken geruzako elektroi bat galtzeko. Periodoan eskuinera joan ahala, bere zenbaki atomikoa handitzen da. Ondorioz, protoi kopurua handiagoa denez, azken geruzako elektroia erakartzeko ahalmena (indar elektrostatikoen bidez) handitzen da. Hori dela-eta, energia gehiago behar da elektroi hori galtzeko; hots, ionizazio-energia altuagoa da.
  • Afinitate elektronikoa: gas egoeran dagoen atomo batek elektroi bat irabazteko joera da. Joera hau kuantifika daiteke entalpia-aldaketareen bitartez. Periodoan eskuinera joan ahala, bere zenbaki atomikoa handitzen da. Ondorioz, protoi-kopurua handiagoa denez, beste elektroi bat erakartzeko ahalmena (indar elektrostatikoen bidez) handitzen da. Hori dela-eta, elektroi bat bereganatzeko joera altuagoa da; hots, afinitate elektronikoa handiagoa da.

Periodoak

aldatu

Lehenengo periodoa

aldatu
Taldea 1 18
Zenbaki atomikoa 1 2
Ikurra H He

Lehenengo periodoa elementu gutxien dituen periodoa da: hidrogenoa eta helioa. Ondorioz, zortzikotearen araua ez dute jarraitzen, 1s orbitala (2 elektroiak onartzen dituena) betetzen delako soilik. Hidrogenoa 1s¹ konfigurazio elektronikoaa duenez, 1. taldean agertzen da taula periodikoan, baina elektroi bat irabazteko joera ere badu. Helioa, ordea, 1s² konfigurazioa du, hala ere, gas-nobleen taldean agertzen da, elektroi-geruza guztiz beteta duelako eta haien portaera bera duelako.

Bigarren periodoa

aldatu
Taldea 1 2 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 3 4 5 6 7 8 9 10
Ikurra Li Be B C N O F Ne

Bigarren periodoan 2s eta 2p orbitalak daude sartuta. Konturatzen bagara, periodo honetan biologian garrantzia handia duten zenbait elementu topa daitezke.

Hirugarren periodoa

aldatu
Taldea 1 2 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 11 12 13 14 15 16 17 18
Ikurra Na Mg Al Si P S Cl Ar

Hirugarren periodoan 3s eta 3p orbitalak dituzten elementuak topa daitezke. Guztiak naturan topa daitezke, eta gutxienez, isotopo egonkor bat dute. Argona kenduta, beste guztiak oinarrizko biologia eta geologiarako garrantzitsuak dira. Hauek dira periodo honetako elementu guztiak:

Laugarren periodoa

aldatu
Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36
Ikurra K Ca Sc Ti V Cr Mn Fe Co Ni Cu Zn Ga Ge As Se Br Kr

Laugarren periodoan d orbitala duten elementuak agertzen dira lehen aldiz. Periodo honetan kaltzio eta potasio ditugu, biologikoki garrantzitsuak direnak. Trantsizio-metaletan oso garrantzitsuak diren batzuk ditugu: burdina, kobaltoa, nikela eta kobrea. Gehienek garrantzi biologikoa dute.

Bostgarren periodoa

aldatu
Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54
Ikurra Rb Sr Y Zr Nb Mo Tc Ru Rh Pd Ag Cd In Sn Sb Te I Xe

Bostgarren periodoak laugarrena bezain beste elementu ditu. Periodo honetatik bi gauza nabarmendu daitezke:

  • Esklusiboki erradioaktiboa den elementu arinena periodo honetan dago: teknezioa[2].
  • Funtzio biologikoren bat duten elementu pisutsuenetariko batzuk periodo honetan daude: molibdenoa eta iodoa.

Seigarren periodoa

aldatu
Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 55 56 57-70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86
Ikurra Cs Ba Lu Hf Ta W Re Os Ir Pt Au Hg Tl Pb Bi Po At Rn
Lantanoideak
Zenbaki atomikoa 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71
Ikurra La Ce Pr Nd Pm Sm Eu Gd Tb Dy Ho Er Tm Yb Lu

Seigarren periodoa f blokeko elementuak dituen lehen periodoa da. Hauek berez taula periodikoan errenkandatik kanpo adierazten dira (lutezioa izan ezik), beherago, baina bakarrik leku faltagatik. Taulan adierazita dagoenez, elementu hauei lantanoideak edo lantanidoak esaten zaie (edo lur arraroak ere). Periodo honetatik hurrengoa nabarmendu daiteke:

  • Egonkorrak diren elementu pisutsuenak hemen topatzen dira.
  • Funtzio biologikoa duen masa atomiko handieneko elementua hemen dago: wolframioa[3].
  • Periodo honetako metal astun[4] gehienak toxikoak dira, eta batzuk erradioaktiboak. Salbuespen bezala urrea eta platinoa daude, oso geldoak direnak (metal nobleen barruan sartzen dira).

Zazpigarren periodoa

aldatu
Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Zenbaki atomikoa 87 88 89-102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118
Ikurrak Fr Ra Lr Rf Db Sg Bh Hs Mt Ds Rg Cn Nh Fl Mc Lv Ts Og
Aktinidoak
Zenbaki atomikoa 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103
Ikurrak Ac Th Pa U Np Pu Am Cm Bk Cf Es Fm Md No Lr

Zazpigarren periodoa taula periodikoaren azken errenkada da gaur egun. Periodo honetako elementu guztiak erradioaktiboak dira, eta naturan topa daitekeen elementurik pisutsuena ere hemen dago: plutonioa[5]. Hortik aurrera dauden elementuak artifizialki sintetizatu dira, hauetako batzuk kantitate oso txikietan. Hemen ere kokatzen da orain arte taula periodikoko azken elementua: oganesona.

Periodo honetan taldeen eta periodoaren joerak ez dira hain argiak periodo osoan. Honen atzean egon daitezkeeen arrazoiak ugari dira, hauen artean, spin-orbita akoplamendu nabarmena eta bestelako fenomeno erlatibistak, atomoen nukleoen karga positibo handiagatikk eragindakoak.

Zortzigarren periodoa

aldatu

Nahiz eta hasieratik esan den moduan, taula periodikkoak soilk zazpi periodo dituen, gerta liteke noizbait beste elementu berri bat sintetizatzea, 8. periodoa irekiko zuena[6]. Hor dela-eta, dagoeneko g blokea aurreikusita dago, nahiz eta ez dagoen argi bloke horretako elementu guztiak fisikoki posibleak diren.

Erreferentziak

aldatu
  1. Química general : principios y aplicaciones modernas. (10ª ed. argitaraldia) Pearson D.L. 2011 ISBN 978-84-8322-680-3. PMC 912463545. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  2. (Ingelesez) Yoshihara, Kenji. (1996). Yoshihara, Kenji ed. «Technetium in the environment» Technetium and Rhenium Their Chemistry and Its Applications (Springer): 17–35.  doi:10.1007/3-540-59469-8_2. ISBN 978-3-540-49273-3. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  3. (Ingelesez) Bauzá, Antonio; Frontera, Antonio. (2022-09-06). «Noncovalent Interactions Involving Group 6 in Biological Systems: The Case of Molybdopterin and Tungstopterin Cofactors» Chemistry – A European Journal 28 (50)  doi:10.1002/chem.202201660. ISSN 0947-6539. PMID 35670547. PMC PMC9545818. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  4. (Ingelesez) Appenroth, Klaus-J.. (2010). «Definition of “Heavy Metals” and Their Role in Biological Systems» Soil Heavy Metals (Springer): 19–29.  doi:10.1007/978-3-642-02436-8_2. ISBN 978-3-642-02436-8. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  5. (Ingelesez) Hoffman, D. C.; Lawrence, F. O.; Mewherter, J. L.; Rourke, F. M.. (1971-11). «Detection of Plutonium-244 in Nature» Nature 234 (5325): 132–134.  doi:10.1038/234132a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  6. (Ingelesez) Fricke, B.; Greiner, W.; Waber, J. T.. (1971-09-01). «The continuation of the periodic table up to Z = 172. The chemistry of superheavy elements» Theoretica chimica acta 21 (3): 235–260.  doi:10.1007/BF01172015. ISSN 1432-2234. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 2
idea 2