Tendinitisa, tendinopatia edo tendinosia, mina, hantura eta funtzioaren narriadura sortzen duen tendoiaren nahasmendu bat da[1][2]. Minak, orokorrean, mugimenduarekin okerrera egiten du[2]. Nagusiki, sorbalda, ukondoa, eskumuturra, aldaka, belauna edo orkatilari eragiten dio[2][3].

Tendinitis
Deskribapena
Motatendinopathy (en) Itzuli, miositisa
eritasuna
EspezialitateaErreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM77.9
GNS-9726.90
DiseasesDB31624
MedlinePlus001229
eMedicine001229
Disease Ontology IDDOID:971
Akilesen tendoia , sarritan lesionatzen dena.

Nahasmendu honen zergatiak lesioak edo ekintza errepikakorrak izan daitezke[2], flexioextentsio errepikakorrak besteak beste. Tendoia behin eta berriz tentsioan dago, tolestuta, gainazal gogor batekin kontaktuan edota bibrazioak edo dardarak jasaten. Gertaera horien ondorioz, hantura fenomenoak piztuko dira tendoian, hau handiagotuz eta irregular bihurtuz.[4]

Arriku-talde garrantzitsuenak musikariak, kirolariak eta esku-lanak egiten dituzten pertsonak dira[2].

Sintomak eta seinaleak, haztapenean mina sentitzea, hantura, eta mugimendu zehatzetan edo ariketa egiterakoan mina sentitzea izan ohi dira[5].

Diagnosia, orokorrean, azterketan eta sintometan oinarritzen da eta irudi-bidezko proba diagnostikoetan noizean behin[2].

Tratamenduaren barruan, atsedena, fisioterapia, antiinflamatorio ez-esteroideoak (AIEE),edota ferulak egon daitezke eta gutxiagotan, infiltrazioak edota kirurgia behar izaten dira[2].

Ukondokoa

aldatu

Alde batetik, tenis jokalariaren ukondoa deitzen dioguna gerta daiteke. Alboko epikondilitisa deritzona.Ukondoko tendoiak gainkargatuta daudenean gertatzen da, beso eta eskumuturrarekin hainbat mugimendu errepikatzeagatik. Lesio honetan, mina normalean ukondoak izaten da, hala ere besaurrera eta eskurarte igaro daiteke.

Beste alde batetik, golf jokalariaren ukondoa ere gertatzen da. Aurrekoarekin konparatuta duten ezberdinatsun nagusia minaren lokalizazioa izango da. Honetan, mina batez ere ukondoaren barnealdean gertatzen da, besaurreko tendoien minaren eraginez. Mina beso osoan zehar ere hedatu daiteke.


Kasu bietan, aldi batez, errepikatzen den ekintza egiteari uztea da tratamendurik eraginkorrena, tendoiak erlaxa daitezen.

Akilesekoa

aldatu

Akilesen tendoiaren gainkargagatik gertatzen dena da. Korrikalarien kasuan oso ohikoa da hau gertatzea, batez ere bat batean entrenamenduaren intentsitatea handitzen denean.

Adinak aurrera egin ahala ere tendoi hau ahultzen doa, hortaz adin nagusikoek probabilitate handiagoak dituzte tendinitis hau pairatzeko.

Kasu larrienek tendoiaren apurketa ekar ditzakete, interbentzio kirurgikoaren beharrizana eraginez.

Rotulianoa

aldatu

Tendinitis mota hau, errotula eta tibia elkartzen dituen tendoiaren lesioan datza. Tendoi rotulianoak hankaren aurrealdeko muskuluekin lanean ari da belaunaren funtzionamendu egokirako.

saltoak egiten dituzten kirolariengan gertatzen da lesio hau gehienetan.

Tratamendu orokorra kasu hauetan belaunaren inguruko muskuluen luzaketetan oinarritzen daa batez ere.

Prebentzioa[6]

aldatu
  • Erlaxatu: Esfortsu handia dakarten ekintza fisikoak egitea saihestu, batez ere denbora luzean zehar. Ariketaren bat egiterakoan mina sentitzean gelditu, eta deskantsatu.
  • Ekintza mota ezberdinak konbinatu: Inpaktua duten ekintzak, lasaiagoak direnekin konbinatzea da egokiena.
  • Mugimenduak egiteko moduari erreparatu: Mugimenduak gorputzaren posizio egokian egitea oso garrantzitsua izango da lesioak prebenitzeko.
  • Luzaketak egin: Kirola egin ostean, muskuluen luzaketak egitea komeni da.
  • Muskuluen prestaketa kirolerako: indarra lantzea oso garrantzitsua izango da esfortsua hobeto jasateko.

Erreferentziak

aldatu
  1. «MeSH Browser» meshb.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) Nancy Garrick, Deputy Director. (2017-04-12). «Tendinitis» National Institute of Arthritis and Musculoskeletal and Skin Diseases (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. Wilson, John J.; Best, Thomas M.. (2005-09-01). «Common Overuse Tendon Problems: A Review and Recommendations for Treatment» American Family Physician 72 (5): 811–818. ISSN 0002-838X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  4. «El español en la educación» El Español de los Estados Unidos (Cambridge University Press): 223–246. ISBN 9781107086340. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  5. (Ingelesez) Rees, Jonathan D.; Maffulli, Nicola; Cook, Jill. (2009-02-02). «Management of Tendinopathy:» The American Journal of Sports Medicine  doi:10.1177/0363546508324283. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  6. a b «Tendinitis - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
iOS 1
musik 1
os 14