Teodoro I.a Errusiakoa


Teodoro I.a Ivanovitx (errusieraz Фёдор I Иоа́ннович, Fiodor I Joanovitx) (Mosku, 1557ko maiatzaren 31- Ibidem, 1598ko urtarrilaren 6a) Errusiako tsarra izan zen, Ivan Izugarria eta Anastasia Romanovaren semea. Teodoro Kanpailaria bezala ezagutzen da, bidaiatzeko eta elizateko kanpaiak jotzeko zuen ohituragatik.

Teodoro I.a Errusiakoa

Tsar of All Russia (en) Itzuli

1584ko martxoaren 18a - 1598ko urtarrilaren 7a
Ivan IV.a Errusiakoa - Boris Godunov, Irina Godunova (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPereslavl-Zalessky (en) Itzuli1557ko maiatzaren 31
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaMosku1598ko urtarrilaren 7a (juliotar egutegia) (40 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaIvan IV.a Errusiakoa
AmaAnastasia Romanovna Zakharina
Ezkontidea(k)Irina Godunova (en) Itzuli  (1580 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaRurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa
kristautasun ortodoxoa

Biografia

aldatu
 
Teodoro I.ak, urrezko kate bat oparitzen dio Boris Godunovi

Teodoro I.a Ivanovitx Moskun jaio zen, 1557ko maiatzaren 31n. Gurasoak Ivan Izugarria eta Anastasia Romanova izan zituen eta bikotearen hirugarren semea izan zen. Berehala konturatu ziren ingurukoak, Teodorok ez ziola jaramonik egiten printze izateari, agian ez zuelako bere burua oinordeko ikusten, anaia zaharrenak eramango baitzuen koroa. Baina Iván Ivánovich zarévichak ez zuen sekula itxaropen hori beteko, aitarekin izandako haserrealdi batean hil baitzen 1500ean. Aita Ivan Izugarriak ere ez zion agintea hartzeko tankerarik ikusten eta horregatik ezarri zuen, bera hiltzean, Teodorok gobernatuko zuela, baina Ivanen suia eta Teodororen koinadua zen Boris Godunovek lideratutako erregeorde batzuek lagunduta.

1584an, Ivan Izugarria hil egin zen eta Boris Godunoventzako erraza izan zen erregeordetzako aurreikusita zeudenak baztertu eta berak bakarrik hartzea Irene Fiódorovna Godunova Borisen arrebarekin ezkonduta zegoen Teodororenganako bidea. Gainera, Teodorok ez zuen politikan interesik jartzen eta denbora gehiena errezatzen, meditatzen edo kristau testuak irakurtzen ematen zuen, mojea balitz bezala, eta Boris Godunovek hartzen zuen gobernu eta administraritzarako ardura.

Godunovek hartu behar izan zuen Errusia tartaroengandik defendatu eta Ivan Izugarriak konkistatutako lurren jabetza ziurtatzeko lana. Teodorok burututako ekimen garrantzitsu bakarra, 1588an Moskuko patriarkadua ezartzea izan zen, horrela errusiar Eliza Ortodoxoa otomandarretatik aske geratu zelarik (ez horrela Alejandria, Istanbul edo Jerusalem.

1591n, anaia Dimitri Ivánovich zarévicha hil zen eta ezinbestekoa zen Teodororentzat oinordekoa izatea, hau da, Rúrik dinastiari tronua ziurtatuko zion semea izatea, baina ez zuen lortuko eta izan zuen alaba bakarra 1594an hil zen, umea oraindik, Teodoro depresio larri batean murgildu zelarik.

1598ko urtarrilean hil zen, oinordekoa izan zitekeen seme preziaturik gabe eta bere erregealdia Ivan I.a Errusiakotik zetorren Rúrik dinastiaren azkena izan zen. Ondoren, Errusia Garai Nahaspilatsua deritzonean sartuko zen.

Eliza Ortodoxoan santutzat hartzen da. Jaieguna urtarrilaren 7an ospatzen da (urtarrilaren 20an egutegi gregorianoan).


Aurrekoa
Ivan IV.a Errusiakoa
Errusiako tsarra
1584-1598
Ondorengoa
Boris Godunov
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodoro I.a Errusiakoa  
  NODES
ELIZA 4
Idea 3
idea 3
os 7
todo 4