Termometroa tenperatura neurtzeko erabiltzen den gailua da. Asmatu zenean, ez zuen tenperaturaren balio zehatza ematen. Denboran zehar, termometroek asko eboluzionatu dute; eta gaur egun oso neurketa zehatzak egin ditzakete, bereziki termometro digitalaren garapena dela eta.

Kristalezko termometroa.
Galileo Galilei, termoskopioaren asmatzailea.

Sarrera

aldatu

Hasieran, termometroak dilatazio fenomenoan[1] oinarritu ziren. Fenomeno hau tenperatura aldatzean material baten tamaina handitzen denean gertatzen da. Hortaz, dilatazio-koefiziente handia zuten materialak hautatzen ziren normalean termometroetarako, hau da, tenperatura-aldaketekin haien tamaina asko aldatzen duten materialak.

Bazegoen momentu bat non termometroak ez ziren existitzen. Termoskopioa[2] izan zen termometroaren aurretiko gailua; Galileo Galileik sortutakoa, hain zuzen ere. Esfera itxi bati lotutako beirazko hodia zen. Beheko muturra irekita zegoen, eta alkoholezko eta urezko nahasketa batean sartzen zen, esfera goian uzten zelarik. Likidoa berotzean, hoditik igotzen zen, eta altueraren arabera tenperaturaren erreferentzia lortzen zuten.

1611. eta 1613. urteen artean Galileoren tresnari zenbakizko eskala bat gehitu zioten bai Francesco Sagredok eta bai Santorio Santoriok[3]. Hala ere, gehienetan, azken honen egiletza da onartzen dena termometroaren agerpenerako.

Termometroen erabilera hedatzen hasi zenean, merkurioa zen gehien erabiltzen zen substantzia, eskala graduatua zuen beirazko hodi baten barruan sartuta, tamaina-aldaketak tenperaturarekin zuzenki lotzeko. Espainian merkuriozko termometroak fabrikatzea debekatu zen 2007ko uztailean, eragin kutsatzaileaz gain, merkurioak efektu toxikoa duela aurkitu zelako[4]. Latinoamerikan, bestalde, merkuriozko termometroak asko erabiltzen dira oraindik ere. Ez da horrela gertatzen, ordea, ospitale eta osasun zentroetan; horietan termometro digitalak dira arruntagoak. Beste aldetik, kolorez tindatutako alkoholak ere erabiltzen ziren termometro batzuetan.

Noski, gailuak asmatzen ziren bitartean, bakoitzak bere eskala espezifikoa aukeratu zuen. Tenperatura eskalak neurketa kualitatibo batetik neurketa kuantitatibo batera pasatzeko gaitasuna ematen zuten, zehaztasun gehiago emanez.

Tenperatura-eskalak

aldatu
 
Daniel Gabriel Fahrenheit.

Lehen esan den moduan, neurketa kuantitatiboak abantaila asko zekarren, hori dela eta tenperatura-eskalak asmatzen hasi ziren. Tenperatura-eskalak tenperatura neurtzeko erabiltzen diren zatien segida mailakatuak dira. ​

Munduan gehien erabiltzen den tenperatura-eskala Celsius eskala da (ºC). Anders Celsius izan zen honen asmatzailea, eta haren omenez eskala hau Celsius izenez ezagutzen dugu. Eskala honek uraren izozte-puntua eta irakite-puntua hartzen ditu erreferentzia-puntutzat: 0 ºC eta 100 ºC (presio atmosferikoan neurtuta), hurrenez hurren.

Beste aldetik, Fahrenheit eskala dugu (ºF), Daniel Gabriel Fahrenheit fisikariak 1724an, eta Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan erabiltzen dena. Eskala horrek 0 ºF (ura, izotza eta amonio kloruroa nahasiz egindako) gatzun-disoluzio baten izozte-tenperatura (ura, izotza eta amonio kloruroa nahasiz egina) hartzen du erreferentzia puntutzat. Bestalde, goiko erreferentzia puntua, 96ºF, Fahrenheitek estimatutako giza gorputzaren batez besteko tenperatura hartuta zehaztu zen.

Hala ere, zientziaren arloan gehien erabiltzen den tenperatura-eskala Kelvin eskala da, Lord Kelvinek proposatu zuena. Kelvinek 0 K erreferentzia-puntu gisa zero absolutuan (–273,15 °C) ezarri zuen, eta Celsius eskalaren dimentsio bera mantendu. Zero absolutua oso kontzeptu garrantzitsua da termodinamika arloan. Celsiusetik kelvinera berreskalatu dezakegu zuzenean kenketa baten bidez: TK = T°C + 273,15.

Beste eskala asko badaude, gaur egun asko erabiltzen ez direnak. Hala ere, edozein eskalatatik beste eskala batera igaro gaitezke adierazpen honen bidez:

 

non C eta H uraren izozte eta irakite puntuak diren (  eta   baita beste tenperatura eskalan).

Beraz, tenperatura eskala batetik bestera pasatzeko, uraren izozte eta irakite puntuetatik abiatuta, hurrengo formularen bidez lortu dezakegu:

 

non temperatura eskala berrian den T-tik abiatuta, eta C eta H uraren izozte eta irakite puntuak diren  (TC eta TH baita beste temperatura eskalan).

Eskalak agertzen ziren bitartean, termometroak garatzeko teknologia ere hobetuz joan zen, horrek gailu berriak asmatzea bultzatu zuen.

Termometro motak[5]

aldatu

Hainbat termometro mota daude, zeinek hainbat fenomeno fisiko erabiltzen dituzten neurketak egiteko. Gainera, bakoitzak zenbait esparrutan erabiltzen dira, haien ezaugarriak direla eta. Hauek dira erabilienak:

  • Merkuriozko termometroa: merkurioa duen beirazko hodia da, itxita dagoena. Bertan merkurioaren bolumena tenperaturarekin batera uniformeki aldatzen da. Bolumen-aldaketa hori eskala graduatu batean ikus daiteke. Merkuriozko termometroa Gabriel Fahrenheit-ek asmatu zuen 1714. urtean.
  • Pirometroak: tenperatura altuetarako termometroak dira, galdategietan, beira fabriketan, zeramikaren labeetan eta abarretan erabiltzen direnak. Funtzionamendu-printzipioaren arabera hainbat mota daude:
  • Pirometro optikoa: Wien-en erradiazio termikoaren banaketa-legean[6] oinarritzen da. Lege horren arabera, erradiazioaren kolorea tenperaturarekin aldatzen da. Tenperatura altuak neurtzeko erabiltzen dira (700 ºC-tik 3.200 ºC-rako tenperaturak).
  • Erradiazio totaleko pirometroa: Stefan-Boltzmannen legean oinarritzen da. Lege horren arabera, gorputz beltz batek igortzen duen energiaren intentsitatea bere tenperatura absolutuaren laugarren potentziaren proportzionala da.
  • Infragorrien pirometroa: lente batek iragazitako erradiazio infragorria hartzen du sentsore fotorresistibo baten bidez, eta horrek korronte elektrikoa sortzen du. Korronte horren arabera, zirkuitu elektroniko batek tenperatura kalkulatzen du. Bai 0 ºC azpiko tenperaturak eta bai 2.000 ºC baino altuagoak ere neurtu ahal ditu.
  • Pirometro fotoelektrikoa: efektu fotoelektrikoan oinarritzen da, zeinaren arabera erradiazio termikoak kristal erdieroaleetan eraginda elektroiak askatzen dituen.
  • Metalezko xafladun termometroa: dilatazio-koefiziente oso desberdinak dituzten bi metalezko xaflez osatuta dago. Fabrikatzerakoan, bata bestearen barruan jartzen da (zehatzago, koefiziente altuena duen xafla barruan geratzen da).
  • Gas-termometroa: presio edo bolumen konstantekoak izan daitezke. Horrelako termometroak oso zehatzak dira, eta, oro har, beste termometro mota batzuk kalibratzeko erabiltzen dira.
  • Erresistentzia-termometroa: alanbre metaliko bat da (platinoa, adibidez), tenperatura erresistentzia elektrikoaren bidez neurtzen duena.
  • Termopar: bi metalen soldadura berotzen denean sortzen den indar elektroeragilea neurtuz tenperatura ematen du.
     
    Termoparea.
  • Termometro digitalak: zirkuitu elektronikoak erabiltzen dituzte neurtutako tentsio-aldaketa txikiak zenbaki bihurtzeko; horrela, azkenean, pantaila batean erakusten dute tenperatura.
  • Termometro klinikoak: gorputz-tenperatura neurtzeko erabiltzen dira. Galiozkoak eta digital tradizionalak daude.

Terminologia teknikoa

aldatu

Artikulu honetan zenbait termino tekniko erabili dira. Hona hemen hitz horien esanahiak:

Dilatazio-fenomeno Beroaren eraginez gorputzaren bolumena handitzeari deritzo.
Dilatazio-koefiziente Gorputz batek beroaren eraginez zenbat dilatatzen den neurtzen duen balioa da.
Termoskopio Magnitudea zehaztu gabe tenperatura-aldaketarik badagoen eta nolakoa den azaltzeko erabiltzen den tresna da.
Presio atmosferiko Aireak atmosferako edozein puntutan dauden objektuei egiten dien presioa adierazten duen magnitude fisikoa da.
Zero absolutu Edozein gorputzek har dezakeen tenperaturarik txikiena da.
Pirometro Objektu edo substantzia baten tenperatura urrutitik neurtzeko tresna bat da, gorputzak tenperatura izateagatik emititzen duen erradiazio termikoa jasoz.
Fotorresistibo Gorputz bati erradiazio elektromagnetikoa aplikatuz gero, gorputz horrek erresistentzia elektrikoa erakusteko duen joera.
Efektu fotoelektriko Erradiazio elektromagnetikoz erasotua izan ondoren, materiatik elektroiak erauztearen fenomeno elektroniko-kuantikoa da.
Indar elektroeragile Iturri ez-elektriko batek sortutako ekintza elektrikoa.
Zirkuito elektriko Elkarrekin lotutako zenbait elementu elektrikok osatzen duten sistema da.
  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: termometro .

Kanpo estekak

aldatu
  1. «Dilatación Térmica» www.fisicalab.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  2. (Gaztelaniaz) El invento del Termoscopio. 2013-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
  3. «The Galileo Project | Science | Santorio Santorio» galileo.rice.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
  4. Termómetros de mercurio, aún tóxicos, aún presentes. Anales del Sistema Sanitario de Navarra  doi:10.4321/S1137-66272012000300025..
  5. (Gaztelaniaz) Solé, Antonio Creus. (2005). Instrumentación industrial. Marcombo ISBN 978-84-267-1361-2. (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
  6. «Ley de Wien» ceti.obspm.fr (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
  NODES
multimedia 1
os 20