The Artist
The Artist (euskaraz Artista) 2011ko Michel Hazanavicius zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. Zinema mutuaren generoan barnean sailkatzen da eta zuri-berltzean filmatua dago, hain zuzen ere 1927-1932 bitartean girotuta dagoelarik.
Canneseko Zinemaldian estreinatu zen eta fimako protagonistak aktore onenaren saria irabazi zuen. Torontoko Zinemaldia eta Donostiako Zinemaldian ere lehiatu zen, azken honetan ikuslegoaren saria bereganatu zuelarik. Bi urrezko Globo sari irabazi zituen, komedia edo musikal film onena eta komedia edo musikal gizonezko aktore onena; eta bost Oscar sari, besteak beste, film onena, zuzendari onena, eta gizonezko aktore onena.
Argumentoa
aldatu1927. urteko Hollywoodean George Valentin (Jean Dujardin) garaiko zine mutuko izar handia da, mundua bere oineta du eta inork ez dio eztulik egiten, baina bere jarrera harroputzaren ondorioz bere ospea eta bizimoduaren amaiera ailegatzen ari dela. Bestalde, Peppy Miller (Bérénice Bejo) izeneko dantzaria soinudun zineman aurreneko urratsak ematen hasi berria da. Valentinek Peppy deskubritu eta jendaurrean jarri du, dantzariaren berezko karisma eta dantza trebetasunaren ondorioz berehala ospetsu bilakatu delarik.
Soinudun zinema ailegatzean, Hollywoodek bere burua zaharberritu edo erreziklatu egiten du, baina Geroge Valentinek burutu eta maitatzen zuen jarduera lagatzeari uko egiten dio (istorio mutuak kontatzea). Galdera honakoa da: George Valentinek soinudun mundu berri honi bizirautea lortuko al du?
Aktoreak
aldatuPertsonaia | Aktorea |
---|---|
George Valentin | Jean Dujardin |
Peppy Miller | Bérénice Bejo |
Uggie | Jack (txakurra) |
Al Zimmer | John Goodman |
Clifton | James Cromwell |
Doris | Penelope Ann Miller |
Constance | Missi Pyle |
Asistente de casting | Ben Kurland |
Norma | Bitsie Tulloch |
Iruditegia
aldatuKanpo estekak
aldatu- The Artist filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)