The Doors
The Doors (euskaraz, Ateak) 1965eko uztailean Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles hirian sortu zen rock talde estatubatuarra izan zen. Jefferson Airplane, Grateful Dead, The Beatles edota Pink Floyd taldeekin batera, 1960ko hamarkadako psikodeliaren ordezkari nagusiak bilakatu ziren.
The Doors taldea 1968an. | |
Datuak | |
Jatorria | Los Angeles, Kalifornia. Estatu Batuak |
Musika mota | Rock, rock psikodelikoa, rock azidoa, hard rock, blues rock |
Urteak | 1965–1973 Elkartze partzialak: 1978, 1993 eta 2000 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elektra Rhino |
Taldekideak | |
Jim Morrison † Ray Manzarek † John Densmore Robby Krieger | |
Sariak | |
Jasotako sariak | |
Informazio gehigarria | |
www.thedoors.com | |
Kideak Jim Morrison (ahotsa), Ray Manzarek (teklatua), John Densmore (bateria) eta Robby Krieger (gitarra) izan ziren. Dirudienez, taldeak izena Aldous Huxley idazle ingelesaren The Doors of Perception ("Sumaketaren Ateak") liburutik hartu zuen: "Sumaketaren ateak garbitzen direnean, gizonari gauzak diren bezalaxe agertu zaizkio... infinitoa". 1960ko hamarkadako rock ekitaldi polemikoenetako batzuk ere egin zituzten, gehienbat taldeko abeslaria zen Morrisonen izaera basatia eta aurreikusiezinaren, hitz poetikoen eta eszenatokian zuen karisma pertsonalaren ondorioz.
Taldearen ibilbidea 1973an amaitu zen; halere, ospea mantendu eta areagotu ere egin da. Estatu Batuetan 32.5 milio bilduma saldu dituzte. Aldiz, mundu osoan zehar 80 eta 100 milioi bilduma artean saldu dituzte. Gaur egun, Ray Manzarek eta Robby Krieger kide sortzaileek beste musikari batzuekin jatorrizko taldearen abestiak bakarrik joz segitzen dute.
Diskografia
aldatu- The Doors (1967)
- Strange Days (1967)
- Waiting for the Sun (1968)
- The Soft Parade (1969)
- Morrison Hotel (1970)
- L.A. Woman (1971)
- Other Voices (1971)
- Full Circle (1972)
- An American Prayer (1978)
Iruditegia
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- The Doors taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)