The Hammer of God
The Hammer of God (euskaraz: «Jainkoaren mailua») 1993ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da. Izenburuak asteroide edo meteoritoek Lurrarekin talka egiteko dagoen mehatxu erreal eta etengabeari aipamen egiten dio, Jainkoaren gizateriaren aurkako zigor gisa parekatuz.
The Hammer of God | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Arthur C. Clarke |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | The Hammer of God, Чукът на бога, Kladivo boží, Der Hammer Gottes, Le Marteau de dieu, Božji čekić, Isten pörölye, Młot Boga, Mânia lui dumnezeu, Молот господень, Božji čekić eta Guds hammare |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Argitaletxea | Victor Gollancz Ltd eta Bantam Spectra (en) |
OCLC | 27641704 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | science fiction novel (en) eta zientzia-fikzioa |
Hizkuntza | ingelesa |
Argumentu nagusia | impact event (en) |
Historia | |
Nominazioak |
Argumentua
aldatuXXII. mendea, gizakiak Lurraz gain Ilargian eta Marten bizi dira. Gerra beterano batek Crislam izeneko erlijioa asmatu eta erlijio dotrina berria errealitate birtualeko moduluen bidez irakasten du. Jatorrizko janik jada gelditzen ez denez, birziklatutako hondakinekin edozein jaki nahieran ekoitzi ahal da. Ingeniaritza genetikoa edozer gauzatzeko gai da, baina Aita santua edozein motako aurrerapen bakoitza lortzear dagoela aurka agertzen da.
Angus Miller, Marteko astronomiazaleak Kali (hinduismoan heriotzaren jainkosa) deritzon asteroidea topatu berri du, honek Lurrarekin talka egin eta espero ezin daitezken ondorio izugarrietako krisialdia eragin dezake.
Aipamenak
aldatuEleberriaren hainbat ataletan istorioa bera kontatzen hasi aurretik hainbat aipamen egiten dira sarrera gisara, hona batzuk:
« |
|
» |
Jainkoaren mailua liburuaren hasiera, Arthur C. Clarke |
« |
|
» |
« | BIGARREN TOPAKETA
Tunguska, Siberia, 1908 Iceberg kosmikoa Eguzkiaren norantzan barneratu zen, zeruak eztanda egin arte inork ikusi ez zuen moduan. Handik segundo gutxira, talka uhinak bi mila kilometro karratu pinudi baso suntsitu zituen, eta Krakatoaren erupzioa baina boteretsuagoa zen burrunbots batek munduari bira ematen hasi zitzaion. Bere bidai amaigabean bi ordu eskas atzeratu izan balitz, hamar megatoi potentziako eztandak, Mosku suntsitu eta Historiaren bilakera aldatuko zukeen. Tunguskako gertakaria 1908ko ekainaren 30ean jazo zen. |
» |
2. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke |
« | ZERUKO HARRIA
Inoiz ez da Etxe Zurian hainbeste talentu bildu, Thomas Jeffersonek hemen bakarrik-bakarrik afaldu zuenetik. John Kennedyk estatubatuar zientzialari ordezkaritza bati. Meteoritoak ez dira Lurrera erortzen. Eguzkira erortzen dira... eta Lurra beren bidean jarri. |
» |
3. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke |
« |
|
» |
Pierre Simon de Laplace, 1814. 4. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke |
« | HALABEHARRA ETA BEHARRA
Istorio hau Irakeko bazarretan mendeetan zehar kontatu izan da, eta zinez tristea da. Hortaz, etzazuela barrerik egin. Abdul Hassan Kalifa Handiaren erresumako alfonbra irule ospetsu bat zen, guztiek bere trebeziagatik mirestua oso. Egun batez, bere artikuluak gortean aurkezten ari zela, hondamendi izugarri bat jazo zen. Abdul irulea Harun al-Rashid kalifaren aurrean erreberentzia handi bat eginez makurtu zenean, puzker batek ihes egin zion. Gau hartan bertan iruleak bere alfonbra denda itxi, bere salgai preziatuenak ganbelu gainean jarri eta Bagdadetik alde egin zuen. Urte luzez beste izen batekin Siria, Pertsia eta Irakeko lurraldeetan barna bidaiatu zuen, baina lanbidez aldatu gabe. Bizitzan aurrera egitea lortu arren, Abdulek beti sorterrira itzultzeko herrimina zuen. Jada agurea zela, azkenean denek gertaera lotsagarria ahaztu eta etxera inongo arriskurik gabe itzuli zitekeela ziur zen. Gaua hastear zen Bagdadeko minareteak ikusi zituenean, beraz inguruko ostatu batean atseden hartu eta goizaldean hirian sartzea erabaki zuen. Ostalaria jatorra eta hitzontzia zen, hortaz Abdulek galdera ugari egin zizkion, bera kanpoko egonaldi luzean zehar jazotako berri guztien jakin-minez. Biak gorteko eskandalu batez barre-algaraz ari zirela, Abdulek patxadaz honela galdegin zion: - Eta noiz esan duk hori gertatu ziala? Ostalaria une batez pentsakor geratu eta buruari hazka eginez, zera erantzun zion: - Ez nauk dataz ziur, baina gutxi gorabehera Abdul Hassanek puzkerra bota zianetik bost urtera. Alfonbra irulea ez zen Bagdadera inoiz gehiago itzuli. |
» |
8. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke. |
Zinema
aldatuSteven Spielberg zuzendari ospetsuak Jainkoaren mailua eleberria zinemaratzeko eskubideak erosteko aukera izan zuen, ondorioz zinemaratutako filma Deep Impact (1998) izan zen, baina ez du eleberriarekin batere zerikusirik eta Arthur C. Clarke bera ere ez da kredituetan agertzen.
Ikus gainera
aldatu- Luziferren mailua (1977, Larry Niven eta Jerry Pournelle)