The Hurt Locker
The Hurt Locker 2008ko Kathryn Bigelow estatubatuarrak zuzendutako gerra film bat da. Istorioa Mark Boalek idatzi zuen, Irakeko gudan aritutako freelance kazetaria. Filmak 2009ko sei Oscar sari irabazi zituen, nabarmenki Film onenaren Oscar saria, Zuzendari onenaren Oscar saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria.
Sinopsia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
2004an Irakeko inbasioa eta gero, William James sarjentua Bravo konpainiaren EOD (Explosive Ordinance Disposal) edo bonba desaktibatzailearen buru bilakatzen da, Matt Thompson Bagdaden hildako sarjentua ordezkatuz. J.T. Sanborn sarjentua eta Owen Eldridge espezialistarekin batera lehergaiak desaktibatzeari ekiten dio.
Aktoreak
aldatu- Jeremy Renner: William James sarjentua
- Anthony Mackie: JT Sanborn sarjentua
- Brian Geraghty: Owen Eldridge soldadu espezialista
- Christian Camargo: John Cambridge teniente koronela
- Guy Pearce: Matt Thompson sarjentua
- Ralph Fiennes
- David Morse: Reed koronela
- Evangeline Lilly: Connie James
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |