The Lodger: A Story of the London Fog
The Lodger: A Story of the London Fog (euskaraz Maizterra: Londresko Lainoaren Kontakizun Bat), 1927ko Alfred Hitchcock britainiarrak zuzendutako film mutu bat da. Marie Belloc Lowndes ingeles idazlearen The Lodger (1913, Maizterra) eleberrian oinarritua dago. Marie Ault, Arthur Chesney, June Tripp, Malcolm Keen eta Ivor Novello aktoreek antzeztu zuten.
The Lodger: A Story of the London Fog | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1927 |
Izenburua | The Lodger: A Story of the London Fog |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, flashback film (en) , thrillerra, film mutua, beldurrezko zinema eta detective film (en) |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Lodger (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock Alma Reville |
Gidoigilea(k) | Eliot Stannard Marie Adelaide Belloc Lowndes Alfred Hitchcock |
Antzezlea(k) | |
Marie Ault (en) June Tripp Malcolm Keen (en) Ivor Novello Reginald Gardiner Alfred Hitchcock Alma Reville Eve Gray (en) Arthur Chesney (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Balcon Carlyle Blackwell |
Konpainia ekoizlea | Gainsborough Pictures (en) |
Edizioa | Ivor Montagu (en) |
Argazki-zuzendaria | Gaetano Ventimiglia Hal Young (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
Film honetarako aktore eskasia zegoenez, Alfred Hitchcock bera estra modura agertu zen, honenbestez gerora bere film ia guztietan egindako kameo ospetsuen lehenbizikoa izan zen.
Argumentua
aldatuLondres, "Mendakatzailea" deritzon serieko hiltzaile bat hiriaren lainopean neska gazte ileoriak hiltzen hasi da. Aldi berean, Bounting senar-emazteen (Marie Ault eta Arthur Chesney) ostatura Jonathan Drew (Ivor Novello) gizon gaztea iritsi eta gela bat alokatu du. Gizasemeak ohitura bitxiak dauzka: gauez lainopean atera eta neska gazte ileoridun baten argazki bat du. Bountingdarren alaba Daisy (June Tripp) ileoridun modeloa da eta Joe Chandler (Malcolm Keen) detektibe poliziaren emaztegaia. Daisy Jonathanekiko erakarpena sentitzen hasiko da, eta Joe hortaz jabetzean, Jonathan hiltzailea izan daitekela susmatzen hasiko da.
Aktoreak
aldatu- Marie Ault: Etxekoandrea (Bunting andrea)
- Arthur Chesney: Senarra (Bunting jauna)
- June Tripp: Daisy Bunting, modeloa
- Malcolm Keen: Joe Chandler
- Ivor Novello: Jonathan Drew (Maizterra)
- Eve Gray; Neska biktima (krediturik gabe)
- Alfred Hitchcock: Egunkari bulegoko estra (kameoa, krediturik gabe)
- Reginald Gardiner: Ikuskizuneko dantzaria (krediturik gabe)
- Alma Reville: Telefonotik entzuten ari den neska (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)