The Notebook (filma)
The Notebook 2004an Nick Cassavetesek zuzendutako filma da, Nicholas Sparksen izen bereko eleberrian oinarrituta. Filmaren izarrak Ryan Gosling eta Rachel McAdams dira, 1940ko hamarkadaren hasieran maitemintzen zen bikote bat antzeztu zutenak. Narratzailea James Garner da, Gena Rowlandsek izeneko erizain bati XXI. mendearen hasieran istorioa kontatzen duen agurea antzeztu zuena.
The Notebook (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | The Notebook |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, sarbide-bizipena eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Notebook (en) |
Grabazio lekua(k) | Montreal, Los Angeles eta Hego Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nick Cassavetes |
Gidoigilea(k) | Jeremy Leven (en) Jan Sardi (en) Nicholas Spark |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mark Johnson Toby Emmerich |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Ekoizle eragilea | Toby Emmerich |
Edizioa | Alan Heim (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Aaron Zigman |
Argazki-zuzendaria | Robert Fraisse |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Carolina |
thenotebookmovie.com | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
aldatuFilm hau adineko gizon batekin hasten da. Honek, bere kidea den andre bati bi gazteren arteko amodiozko istorioa irakurtzen dio, Allie eta Noah. Istorioa 1940ko uda batean suertatzen da, Seabrooken, Hego Carolinan. Alli Hamilton (Rachel McAdams) familia aberats bateko neskatxa, Seabrook-en pasatzen ditu udak. Aratusteak heldu ziren eta han izan zen Alli-k Noah Calhoun (Ryan Gosling) ezagutu zuenean, herriko gazte bat, egurrezko fabrika batean egiten zuena lan. Uda aurrera egiten joan zen eta Alli eta Noah maitemindu ziren, denbora luze elkarrekin ematen zuten bitartean.
Hor hasten dute haien amodiozko istorioa bizitzen, nahiz eta bakoitzaren maila soziala eta egoera ekonomikoa kontrako muturretakoa izan.Baina Alli-ren gurasoek erlazio honetaz jabetzean hartzen duten erabakia banantzea da. Gau batean, Alli eta Noah berandutzen direla, egunsentira arte ez dira etxera bueltatzen eta Alli-ren gurasoek polizia deitzen dute haren bila joan daitezen. Noah baten lagun bat horretaz konturatu da eta bikoteari jakinarazten dio, eta horregatik Noah-k Alli etxera eramaten du presa handiz. Hona heltzean, amak neskatoari errieta galanta egiten dio, era berean Noah mesprexiatuz. Beraz, Noah-k etxe horretatik alde egiten du. Alli bere atzetik doa parkamena eske. Baina mutil gazteak haren egoera ulertzen duela dio, etorkizun hobea aurki dezakeela beste toki batean, eta ez harekin. Liskar honen ondorioz, haien erlazioa bertan bera uztea erabakitzen du Alli-k haserrearen influentziaz. Hurrengo goizean Alli.ren familiak Seabrook uztea eta haien etxera bueltatzea erabakitzen du, eta korrika joaten da Noah-ren bila hark lan egiten duen tokira. Baina Noah ez dago hor eta bere lagun bati esaten dio haren mezua ematea, hau esaten dio: gure erlazioa ez dela inoiz amaitu, maite dudala eta inoiz ez dudala maitatzen utziko. Noah honetaz ohartzean, bere neskaren bila doa korrika eta errealitateaz jabetzen da. Hondatuta, eskutitz bat bidaltzen dio Alli-ri urte batetan zehar, baina amak eskutatzen ditu. Erantzunik ez zuenez jasotzen, noa Atlantara doa. Pearl Harbour erasotua denean, armadako zerrendan sartzen da Bigarren Mundu Gerran, Alli unibertsitatean ikasten dabilen bitartean.
Ikasten zuen bitartean, Alli-k boluntario egiten du erizain laguntzaile moduan soldadu zaurituentzat. Eta hor Lon Hammond ezagutzen du, gizon gaztea, galanta, xarmagarria eta familia aberatsekoa. Lon eta Alli ezkon-hitza ematen dute; bitartean, Noah haren etxera bueltatzen da. Haren aitak etxea salmentan jarri duela jakinarazten dio, eta horregatik Noah-k Old Windsor-a (etxe zahar abandonatua, Alli-ri hura berritzearen promesa egiten dio) erostea erabakitzen du. Charleston bisita egiten dagoela, Alli ikusten du kalean zehar. Haren atzetik doa, jatetxe batera heldu arte, non Alli eta Lon ikusten ditu musuka. Suntsituta, Noah, etxe zaharra berritzen du, bere promesa mantentzen badu Alli bueltatuko delaren ustetan. Etxea behin amaituta, saltzen saiatzen da, baina ezin du.
Orainaldian, argi dago adineko andrea Alli dela eta narratzailea Noah. Hala ere, Alli-k ez ditu bere seme-alabak ezagutzen bere dementzia dela eta.
Filma 1947ra bueltatzen da. Alli bere ezkontzeko soinekoa frogatzen du familia eta lagunen artean. Bertan, egunkaria begiratzen, Noah-ren argazki eta berri bat ikusten du eta horren ondorioz, alditxartu eta lurrera erortzen da. Pixka batean pentsatu ondoren, bisitatzera joatea erabakitzen du. Noah eta Alli afaltzen duten bitartean hitz egiten dute, eta Alli-k ezkonduko dela argi uzten dio. Elkarrekin dituzten oroitzapenetan egiten dute berba, eta Alli joateko ordua heltzen denean, Noah-k hurrengo egunean bueltatzeko eskatzen dio sorpresa bat erakusteko asmoz. Hurrengo eguenean, Noah-k Alli kanoa batean eramaten du laku batera. Bueltatzeko orduan, Alli haserratu egiten da eta Noah-ri galdetzen dio inoiz ez idatzi izanaren zergatia. Baina honek egia kontatzen dio eta muxu ematen dute elkarrekin eta etxean sartzen dira amodioa egiteko. Bi egun elkarrekin eman ondoren, Alli-ren ama agertzen da Noah kanpoan dagoen bitartean, eta Lon Seabrook-en dagoela kontatzen dio. Amak urrun eramaten du eta hark ere gaztetan udako amodio bat ere bizi zuela aitortzen dio eta batzutan gizon hura ikustera joaten zela. Noha-ren etxera bueltatzen direnean, amak Noah-k bidalitako 365 eskutitzak ematen dizkio, erabaki ona hartuko duen esperantzarekin. Alli Noah-ri azaltzen dio Lon hirian dagoela eta azken egunak zoragarriak izan direla, baina ez direla arduratsua izan. Noah-k, haserre, betiko gorrotatuko duela esaten dio Lon-ekin joaten bada. Alli, nahastuta, joan egiten da.
Larritasun momentu honetan, Alli-k kotxea gelditzen du eta Noah-ren azken eskutitza irakurtzen du. Gero, Lon dagoen hotelera arte gidatzen du harekin hitz egiteko gertatutakoari buruz. Alli-k dio badakiela berarekin egon behar lukeela eta horrek, berarekin geratuko dela pentsatzera eramaten gaitu. Hala ere, bat-batean, Noah-k kotxe baten zarata entzuten du etxera hurbiltzen. Altzatzen denean, Alli ikusten du, Lon bertan bera utzi duena berarekin egoteko.
Orainaldira bueltan, Alli ohartu egiten da bera eta narratzailea istorio honen protagonistak direla. Minutu batzuk pasatzen dituzte elkarrekin Alli berriz ere dena ahazten duenera arte eta oihuka hasten da. Gau hartan, Noah liburuak begiratzen hasten da eta ikus dezakegu liburua idatzi zuena Alli izan zela, eta gainera mezu honekin: "Irakurridazu hau, eta zurekin bueltatuko naiz berriro". Noah-k, argazki-album bat ere begiratzen du, non ezkondu egin zirela ikusten dugu, baita seme-alabak eduki ere.
Hurrengo goizean, erizainak Noah egoera kritiko batean ikusten du. Baina ospitaletik heltzen denean, Alli-ren logelan sartzen da. Hau esnatzen da eta gainera, Noah antzematen du eta galdetzen dio ia bere amodioa biak elkarrekin eramateko bezain handia den. Noah-k erantzun egiten dio hain handia dela nahi dutena egiteko modukoa. Goizean, bihar hilda aurkitzen dituzte, elkarrekin lo egiten eta eskutik hartuta.
Aktoreak
aldatu- Noah Caulhoun: Ryan Gosling
- Allie Hamilton: Rachel McAdams
- Lon Hammond: James Marsden
- Anne Hamilton: Joan Allen
- John Hamilton: David Thornton
- Sara Tuffington:Heather Wahlquist
- Frank Caulhoun: Sam Shepard
- Finn: Kevin Connolly
Ekoizpen historia
aldatuLiburua
aldatuThe Notebook, Nicholas Sparks idazle estatubatuarrak idatzi zuen hirugarren nobela eta argitaratu zuen lehenengoa izan zen. New Bern-en, Ipar Carolinan, sei hilabetez egon zen idazten eta 1996an argitara eman zen. Liburu hau argitaratu osteko lehenengo astean gehien saldu denetarikoa izateagatik, New York Times aldizkarian egon zen eta urte batez bestsellerra izan zen.
Theresa Park izan zen Nicholas Sparksen ondoan egon zen agentea. Nobela erromantiko hau benetako gertaera batean oinarrituta dago. Izan ere, Sparks bere emaztearen amama eta aititearen amodio luzean inspiratu zen amodiozko nobela hau idazteko. Beranduago, 2004an, filma egiteko egokitu egin zuten, Nick Cassavetes zuzendaria eta Jeremy Leven eta Jan Sardi gidoilarien eskutik. Honek ere arrakasta handia izan zuen, 12 sari eta 3 sari-proposamen jaso zituen.
Liburu hau 1940ko hamarkadan kokatzen da. Allie Hamilton emakume gaztea kostaldeko Seabrook hirira doa bere familiarekin uda igarotzera, bertan Noah Calhoun ezagutzen du azokan. Neska ikusi orduko, Noah seguru dago elkarrekin bizitzeko jaio direla nahiz eta euren estatusa oso ezberdina izan. Uda zoragarria igarotzen dute elkarrekin eta maitemindu egiten dira baina bigarren mundu gerrateak gazteak banandu egiten ditu, Noahk ordea, ez du Allie bere bihotzetik aterako.
Harrera
aldatuFilm honek kritikak eta onespenak jasan ditu gizarte eremu ezberdinetan, hona hemen hauetako batzuk. Aipatu beharra dago, kritikoek iruzkin mistoak egin zituztela, alde batetik onak eta bestetik txarrak[1].
- Bada aipatzerik, Rottern Tomates-eko azterketak adierazi zuen bezala, kritiken %51a positiboak izan ziren, 142 komentariorengatik[2].
- Beste alde batetik. Metacritic-ek 100tik 53ko puntuazioa jarri zion 34 iruzkinengatik[3].
- Horrez, gain film hau arrakastatsua izan zen emakumeen artean gizonezkoen artean baino; emakumeen Top50 zerrendan, non, film erromantikoen zerrenda da, film honek 30garren postua dauka eta gizonezkoen artean berriz ez zuen arrakasta askorik izan.
- Interneti dagokionez, 2008an Yahoo!k, elkarrizketa bat egin zuen eta film ba 35 filmen artean 1.a izan zen, hainbat erabiltzaileek botoa eman ondoren.
Kritika
aldatuHona hemen kritiko batzuen iritziak:
- Pablo Kurt: Filmaffinity-koak adierazi duen moduan: "El Diario de Noah ez da maiu lan bat, baina burura etortzen zaidan lehen filma da hamasei eta hemezortzi arteko gazteren bati errekomentatu beharko banio".
- Joe Morgentern, The Wall Street Journalekoak, "Sorpresa bikain bezala" deskribatu du film hau.
- Michael Wilmigtonek, Chicago Tribunekoak, era honetan adierazi du: "Itxuratia dirudien arren, atsegina da paregabeko interpretazioekin.
- Rolling Stoneko, Peter Travers-ek: Nobela irakurritakoak begiak malkoz josi zitzaizkidan, eta filma ikustean argi eta garbi ikusten da lan bikaina egin dutea.
- Javier Cortijok, Diario ABC-koak: Cassavetesek fedea eta esparru hori kontrolatzen duela nabaritzen da. Beraz, erantzun bezala, film hau deskribatzeko adjektiboak honako hauek izango litzateke: ona, polita, merkea... Urteko drama erromantikoenetakoa non minik egiten ez duena bihurtuz.
- Franisco Marinerok, El Mundokoak: "Txarra, topiko larregi nerabe batzuen maitasun istorio batean"
- Javier Ocaña. El Paísekoak: Film hau, idatzitako nobela horrek errelatoa kontatzen du, baina detaile batzuk ahaztu arren nota bikainarekin puntuatu daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ebert, Roger. «The Notebook» Chicago Sun-Times.
- ↑ Rotten Tomatoes. The Notebook. .
- ↑ Metacritic. The Notebook Reviews, Ratings, Credits. CBS Interactive.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDb (Ingelesez)