The Ox-Bow Incident
The Ox-Bow Incident (euskaraz Ox-Bow Gertakaria) 1943ko William A. Wellman estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. 1940ko Walter Van Tilburg Clark idazlearen The Ox-Bow Incident eleberrian oinarritua dago. Henry Fonda, Dana Andrews eta Mary Beth Hughes aktoreek antzeztu zuten.
The Ox-Bow Incident | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1943 |
Izenburua | The Ox-Bow Incident |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 77 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Ox-Bow Incident (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Lone Pine eta Iverson Ranch (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William A. Wellman James Tinling (en) |
Gidoigilea(k) | Lamar Trotti (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lamar Trotti (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Ekoizle eragilea | William Goetz (en) |
Edizioa | Allen McNeil (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | James Basevi (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Cyril J. Mockridge |
Argazki-zuzendaria | Arthur Charles Miller |
Jantzi-diseinatzailea | Earl Luick (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nevada |
Argumentu nagusia | Lintxamendua, konszientzia, false accusation (en) , injustizia eta jendetza |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Western generoko historiaren filma pretigiotsuenetakoa da, genero hau aitzakitzat hartuz ohikoak diren gaiaz haratago joan eta gaur egundo gai moralak ukitzen baiditu. Garai hartan Mendebalde Urrunan maiz jazo ziren lintxamendu edo jipoitze eta urkatzearen aurkako aldarria da, eta bereziki jendearen intolerantzia eta aurreiritzien aurkakoa.
Urte hartako Film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, Casablanca filmak irabazi zuelarik.
Argumentua
aldatu1885. urtea, Nevada. Gil Carter (Henry Fonda) izeneko gizona bere iraganeko neskalagunaren bila Mendebalde Urruneko herri batera iritsi berri da, baina neskalaguna zena ospe txarreko emakumea da. Gilekin batera Art (Harry Morgan) adiskidea dator. Bertako arrantxero baten ezusteko hilketak herritarren haserrea piztu du, eta une hartan sheriffa ez dagoenez, mendekua bere eskuz hartu nahi duen herritar talde bat sortuko da, talde horren barnean Gil eta Art egondo direlarik. Susmagarri gisa hiru gizon atzemango dituzte: Donald Martin (Dana Andrews) gizon gazte ikasia, Juan Martínez mexikarra (Anthony Quinn) eta Alva Hardwicke agurea (Francis Ford, John Ford zuzendariaren anaia). Herritarrak guztiz amorraturik daudenez, urkatzea erabakiko dute, bozketan gutxi batzuk aurka agertuko dira, tartean Gil eta Art, baina gehienak alde agertzen direnez, inongo epaiketarik gabe urkatu egingo dituzte.
Urkaketaren ondoren, sheriffa (Willard Robertson) herrira itzuli eta herritar txundituei arrantxeroa bizirik dagoela eta hura tirokatu zuten gizona atxilotu dutela esango die. Ondoren, Martinek bere exekuzioaren zain zegoela emazteari idatzitako gutuna irakurriko dute, bertan errugabea zela aipatzen delarik... herritarrek egin berri duten astakeriaz jabetzen direlarik...
Aktoreak
aldatu
|
|