The Rolling Stones rock talde ingelesa da, 1962ko apirilean Londonen sortua. Brian Jones (gitarra, harmonika), Ian Stewart (pianoa), Mick Jagger (ahotsak, harmonika), eta Keith Richardsek (gitarra, ahotsak) sortu zuten hasiera batean, eta Bill Wyman baxujolea eta Charlie Watts bateriajolea batu zitzaizkien hasi eta hilabete gutxira. Taldearen lehen urteetan Brian Jones izan zen lider eta konposatzaile nagusia (bere eragina bereziki azpimarratzekoa da lehen albumetan: Aftermath, Between the Buttons edota Their Satanic Majesties Request). Urteak aurrera joan ahala, ordea, Jagger eta Richards tandemak hartu zuen taldearen gidaritza. 1969an Jones taldetik bota zuten eta hortik hiru astera hil zen. Jonesen ordezkoa, Mick Taylor, 1975era arte egon zen taldean eta bere ordez Ronnie Wood sartu zen. Wymanek taldea 1993an utzi zuen; Darryl Jones bere ordezkoa ez da taldekidea izan guztiz, grabaketetan eta biretan soilik jo izan du. Stewartek ofizialki taldekide izateari utzi zion 1963an, baina taldearen road manager eta pianojole izaten jarraitu zuen, 1985ean hil zen arte. 1982tik gerora, Chuck Leavell izan da taldearen teklatujole nagusia.

The Rolling Stones
Mick Jagger, Keith Richards,
Ronnie Wood, Charlie Watts
Datuak
EzizenakThe Stones
JatorriaLondon (Erresuma Batua)
Musika motaRock, blues, blues rock, rhythm and blues, rock and roll
Urteak1962 - gaur egun
Erlazionatutako artistakJohn Mayall & the Bluesbreakers, Faces, X-Pensive Winos, The Jeff Beck Group, Bill Wyman's Rhythm Kings, SuperHeavy
Produkzioa
Diskoetxea(k)Decca, London, Rolling Stones, Virgin, ABKCO, Interscope, Polydor
ManagerraAndrew Loog Oldham
Glyn Johns
Patrick Stansfield (en) Itzuli
Taldekideak
Mick Jagger
Keith Richards
Ron Wood
Lehengo taldekideak
Brian Jones
Ian Stewart
Tony Chapman
Dick Taylor
Bill Wyman
Mick Taylor
Charlie Watts
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
rollingstones.com
IMDB: nm1213869 Facebook: therollingstones Twitter: RollingStones Instagram: therollingstones MySpace: therollingstones Youtube: UCB_Z6rBg3WW3NL4-QimhC2A Souncloud: rolling-stones-official Spotify: 22bE4uQ6baNwSHPVcDxLCe iTunes: 1249595 Last fm: The+Rolling+Stones Musicbrainz: b071f9fa-14b0-4217-8e97-eb41da73f598 Songkick: 379603 Discogs: 20991 Allmusic: mn0000894465 Deezer: 11 Edit the value on Wikidata

Arrakasta Europan lortu zuten lehenik, eta 60ko hamarkadaren hasieran "Britaniar Inbasioaren" buru izan ziren, kontrakulturaren ikur. Zinezko arrakasta internazionala 1965an lortu zuten, "(I Can't Get No) Satisfaction" (1965), "Get Off of My Cloud" (1965) eta "Paint It Black" (1966) kantak salmenten lehenengo postura iritsi baitziren.

Ipar Amerikan ere Erresuma Batuan 22 estudioko album (24 Ameriketako Estatu Batuetan), hamaika zuzeneko album (hamabi AEBetan), eta hainbat arrakasta album kaleratu dituzte. Mundu osoan zehar 200 milioi album inguru saldu dituztela estimatzen da.[1] Sticky Fingers (1971) albumak Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan lehen postua lortu zuen, eta baita bere ondorengo beste zazpi albumek ere. Material berria duen album berriena A Bigger Bang da, 2005ean argitaratua. 1989an, The Rolling Stonesak Rock and Roll Hall of Famean sartu zituzten, eta 2004ean, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 100 Artista Onenen zerrendan 4. postua lortu zuten.[2] 2008an, Billboard aldizkariaren "The Billboard Hot 100 Top All-Time Artists" zerrendako 10. postua lortu zuten, eta Billboard Hot 100 zerrendan bigarren artista arrakastatsuenaren postuan sailkatu zituzten.[3]

The Rolling Stonesen agerpena jatorrizko blues urbanoaren oinarrizko pertsonek onartu dute, Chess Recordseko artista zen Muddy Watersek bezala, zeinak "Rollin' Stone" abestia idatzi zuen, taldearen izenaren jatorria duen abestia.[4] The Rolling Stonesen hasierako materialaren zati gehiena R&B eta blues abestien bertsioak ziren arren, beraien errepertorioak beti eduki du rock and rolla. The Rolling Stonesen iraupena eta garrantzia, Robert Palmer kritiko eta musikologoaren esanetan, "erroak jatorri tradizionaletan dituztelako da, rhythm-and-bluesean eta soul musikan", "pop moda efimeroagoak joan eta etorri egiten diren bitartean".[5]

Taldekideak

aldatu
 

Gaur egungo taldekideak

  • Mick Jagger – ahotsak eta koruak, gitarra akustiko eta elektrikoak, pianoa, harmonika, baxua, sintetizadorea, perkusioa, slide gitarra (1962ko apirila – gaur egun)
  • Keith Richards – gitarra elektriko eta akustikoak, baxua, pianoa, koruak eta ahotsak (1962ko apirila - gaur egun)
  • Ronnie Wood – slide, lap eta pedal steel gitarrak, gitarra elektriko eta akustikoak, baxua, saxofoia, bateria, koruak (1975eko martxoa – gaur egun)

Beste musikariak


Jatorrizko taldekideak

  • Brian Jones – gitarrak, sitar, teklatuak, akordeoia, marimba, harmonika, dulzimerra, harpa, perkusioa, piccoloa, celloa, mandolina, saxofoia, koruak (1962ko apirila – 1969ko ekaina)
  • Ian Stewart – pianoa, teklatuak, perkusioa (1962ko apirila – 1963ko maiatza; beste musikaria: 1964ko urtarrila – 1966ko abendua, 1968ko azaroa – 1985eko abuztua)
  • Tony Chapman – bateria (1962ko apirila – 1963ko urtarrila)
  • Dick Taylor – baxua (1962ko apirila-abendua)
  • Bill Wyman – baxua, marimba, organoa, perkusioa, koruak (1962ko abendua – 1993ko urtarrila)
  • Mick Taylor – gitarra elektriko, akustikoak eta slide guitarra, baxua, koruak (1969ko ekaina – 1974ko abendua)
  • Charlie Watts – bateria, perkusioa (1963ko urtarrila – 2021eko abuztua)

Denbora-lerroa


Diskografia

aldatu
Irteera data Izenburua Salmentak AEB Billboard
1964ko apirilaren 16a The Rolling Stones 500 000 #11
1964ko urriaren 17a 12 x 5 (Bakarrik AEBn) 500 000 #3
1965eko urtarrilaren 15a The Rolling Stones No.2 500 000 #5
1965eko otsailaren 13a The Rolling Stones, Now! (Bakarrik AEBn) 500 000 #5
1965eko uztailaren 30a Out of Our Heads Milioi bat #1
1965eko abenduaren 4a December's Children (And Everybody's) (Bakarrik AEBn) 500 000 #4
1966ko ekainaren 20a Aftermath 500 000 #2
1967ko otsailaren 11a Between the Buttons 500 000 #2
1967ko abenduaren 8a Their Satanic Majesties Request 500 000 #2
1968ko abenduaren 6a Beggars Banquet Milioi bat #5
1969ko abenduaren 5a Let It Bleed 2 milioi #3
1971ko apirilaren 23a Sticky Fingers 3 milioi #1
1972ko maiatzaren 12a Exile on Main St. Milioi bat #1
1973ko abuztuaren 21a Goats Head Soup 3 milioi #1
1974ko urriaren 18a It's Only Rock'n'Roll Milioi bat #1
1976ko apirilaren 23a Black and Blue Milioi bat #1
1978ko ekainaren 9a Some Girls 6 milioi #1
1980ko ekainaren 20a Emotional Rescue 2 milioi #1
1981eko abuztuaren 24a Tattoo You 4 milioi #1
1983ko azaroaren 7a Undercover Milioi bat #4
1986ko martxoaren 24a Dirty Work Milioi bat #4
1989ko abuztuaren 29a Steel Wheels 3 milioi #3
1994ko uztailaren 11a Voodoo Lounge 2 milioi #2
1997ko irailaren 29a Bridges to Babylon Milioi bat #3
2005eko irailaren 5a A Bigger Bang Milioi bat #3
2016ko abenduaren 2a Blue & Lonesome 123.000 #4
2023ko urriaren 20a Hackney Diamonds - -

Erreferentziak

aldatu
  1. Holton, Kate. (2008-01-17). Rolling Stonesek Universalekin album akordua sinatzen dute. Reuters (Noiz kontsultatua: 2010-09-06).
  2. Van Zandt, Steven. (2004). Inoizko 100 Artista Onenak – 4 The Rolling Stones. Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2010-07-01).
  3. Billboard Hot 100 Chart 50. Urteurrena. Billboard (Noiz kontsultatua: 2009-10-01).
  4. Podcast: Faking It with Yuval Taylor. http://www.maximumfun.org/+2007-04-09+(Noiz kontsultatua: 2010-08-29).
  5. Podcast: Faking It with Yuval Taylor. http://www.nytimes.com+(Noiz kontsultatua: 2011-05-04).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 7
idea 7
Intern 3
multimedia 1
musik 5
os 11
visual 2
web 1