The Snows of Kilimanjaro (1952ko filma)
The Snows of Kilimanjaro (euskaraz Kilimanjaroko Elurrak) 1952ko Henry King estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Ernest Hemingway idazlearen The Snows of Kilimanjaro istorio laburran oinarritua dago. Gregory Peck, Ava Gardner eta Susan Hayward aktoreek antzeztu zuten.
The Snows of Kilimanjaro (1952ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | The Snows of Kilimanjaro |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film erromantikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Snows of Kilimanjaro (en) |
Grabazio lekua(k) | Egipto eta Kenya |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Henry King |
Gidoigilea(k) | Casey Robinson Ernest Hemingway |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darryl F. Zanuck |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Barbara McLean |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Herrmann |
Argazki-zuzendaria | Leon Shamroy |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Afrika |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (kolorea: Leon Shamroy) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (kolorea: Lyle R. Wheeler, John DeCuir, Thomas Little eta Paul S. Fox).
Argumentua
aldatuHarry Street (Gregory Peck) estatubatuar eleberrigilea ehiza istripu baten ondorioz hanka larriki zauritu eta galtzeko arriskuan izanik bere emaztea Helenekin (Susan Hayward) batera Kilimanjaroaren alboan dagoen kanpaleku batean dago. Une latz hauetan eta sukarraren ondorioz Harryk bere bizitzako une garrantzitsuenak oroituaraziko ditu: Osaba Billengandik (Leo G. Carroll) jasotako heziketa, Espainia eta Frantziara egindako bidaiak, eta bere bizitzan gehien maiatu zuen emakumearen galera (Ava Gardner).
Idazle lana bizitza pribatuaren gain jartzeaz bere burua estutzeaz gain galtzailetzat jotzen da. Biak laguntzaren ain dauden bitartean Helen emazteak senarra zaintzen du. Emaztea senarrarekiko ulerkorra eta maitakorra da. Piskanaka Harry bere emaztearen alboan bizitza berreraiki dezakela ohartzen da.
Aktoreak
aldatu- Gregory Peck: Harry Street
- Susan Hayward: Helen
- Ava Gardner: Cynthia Green
- Hildegard Knef: Elizabeth kondesa
- Emmett Smith: Molo
- Leo G. Carroll: Osaba Bill
- Torin Thatcher: Johnson jauna
- Marcel Dalio: Emile
- Leonard Carey: Simmons doktorea
- Paul Thompson: Witch doktorea
- Ava Norring: Beatrice
- Helene Stanley: Connie
- Vicente Gómez: gitarrajolea (Vicente Gomez gisa)
- Richard Allan: espainiar dantzaria