The Twilight Saga: New Moon
The Twilight Saga: New Moon (euskaraz Ilunabar Saga: Ilberria), 2009ko Chris Weitzek zuzendutako amodio eta fantasiazko film bat da The Twilight Sagaren bost filmeetako bat da eta Stephenie Meyer idazlearen New Moon (2006) eleberrian oinarritua dago. Kristen Stewart, Robert Pattinson, Taylor Lautner, Ashley Greene, Rachelle Lefevre, Billy Burke, Peter Facinelli, Elizabeth Reaser, Nikki Reed, Kellan Lutz, Jackson Rathbone, Anna Kendrick, Michael Sheen eta Dakota Fanning aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuEdward Cullen (Robert Pattinson) gazteak Bella Swan (Kristen Stewart) banpiroen mundu arriskutsutik urruntzeko asmoz hura abandonatzea erabakiko du. Bere haurtzaroko lagun eta quileute tribuko kide den Jacob Blacken (Taylor Lautner) laguntzaz, Bellak Edwardek abandonatu izana gainditzen saiatuko da, guztiz lurjota eta atsekabetua laga baitu. Baina neska gazteak oraindik ere arriskuei aurre egin beharko die, bere bidean naturazgaindiko izaki berri eta harrigarriekin topo egingo baitu, eta Bellak gero eta gertuago eta erakargarriagoa den Jacob babesa izango du. Bapatean, Bella banpiroen usadiozko etsaiak diren otsogizonen munduan barneratuko da, eta bere leialtasuna frogan jarria izango da.
Aktoreak
aldatu- Kristen Stewart: Bella Swan
- Robert Pattinson: Edward Cullen
- Taylor Lautner: Jacob Black
- Peter Facinelli: Carlisle Cullen
- Elizabeth Reaser: Esme Cullen
- Ashley Greene: Alice Cullen
- Kellan Lutz: Emmett Cullen
- Nikki Reed: Rosalie Hale
- Jackson Rathbone: Jasper Hale
- Billy Burke: Charlie Swan
- Rachelle Lefevre: Victoria
- Edi Gathegi: Laurent
- Michael Sheen: Aro
- Dakota Fanning: Jane
- Anna Kendrick: Jessica Stanley
- Michael Welch: Mike Newton
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)