The Woman in the Window
The Woman in the Window 1944an Fritz Langek egin zuen filma da. J. H. Wallis idazlearen Once Off Guard eleberrian oinarrituta dago, eta Edward G. Robinson, Joan Bennett eta Dan Duryea ditu antzezle nagusi, hurrengo urtean ostera ere Langen aginduetara Scarlet Street filmean batera arituko direnak. Harrera ona izan zuen estreinatu zenekoan.
The Woman in the Window | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1944 |
Izenburua | The Woman in the Window |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fritz Lang |
Gidoigilea(k) | Nunnally Johnson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nunnally Johnson |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Gene Fowler Jr. (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Arthur Lange (en) |
Argazki-zuzendaria | Milton R. Krasner |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Nominazioak | |
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Richard Wanley (Edward G. Robinson) egun lasaiak pasatzekoa da, emaztea eta semea oporretan joandakoan. Arte galeria batean emakume baten portretak sekulako xarma eragiten dio, eta ezustean, egun horretan bertan ezagutuko du. Alice Reed du izena neskatoak (Joan Bennett), eta haren etxera doaz gabon pasa. Amesgaiztoa hasi besterik ez da. Bat-batean gaztearen amorantea agertzen da eta Richardek hil egingo du. Gorpua desagerrarazten saiatuko da eta kontuak nahaspilatuz doaz. Wanleyk bere burua hiltzea erabakitzen duenean lozorrotik esnatuko da izerdi batean.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Edward G. Robinson | Richard Wanley |
Joan Bennett | Alice Reed |
Dan Duryea | Tim, bizkarzaina |
Raymond Massey | Frank Lalor |
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Filma IMDB atarian