Tisa
Tisa[1] (errumanieraz eta eslovakieraz: Tisa; serbieraz eta ukraineraz: Тиса; hungarieraz: Tisza) Ekialdeko Europako ibai nagusienetako bat eta Danubioren adarrik handiena da. 965 km luze da eta 157.186 km²ko ibai-arroa hartzen du.
Tisa Tisa (ro) (sk) Тиса (rt) (uk) Tisza (hu) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 966 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°04′29″N 24°14′40″E / 48.0747°N 24.2444°E |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Transkarpatiako oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 153.200 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) eta Tisza Basin (en) |
Ur-emaria | 796 m³/s |
Iturburua | Rakhiv |
Bokalea | Danubio |
Geografia
aldatuUkrainako Karpato mendietan du iturburua (Hoverla mendialdea), Tisa Zuria eta Tisa Beltza ibaien bilgunean hain zuzen. Tisa Zuriak Chornohora mendigunean su iturburua eta Tisa Beltzak Gorgany mendilerroan. Errumaniaren eta Ukrainaren arteko muga eratzen du Hungariako lurraldean barneratu baino lehen. Hungariako Ordoki Handia alderik alde igarotzen du iparraldetik hegoaldera eta, Szolnok eta Szeged hiri hungariarrak zeharkatu ondoren, Serbian sartu eta Danubio ibaian isurtzen du ura, Belgradeko hiriaren iparraldean. Somes edo Szamos, Körös eta Mureș dira ibaiadar nagusiak.
Hidrometria
aldatuTisaren emaria 1921-1991 bitartean neurtua izan da Szegeden (Hungaria)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 138.408 km² ditu, arro osoaren % 88. Urteko batez besteko emaria 817 m³ segundoko da. Emari handiena apirilean du (1469 m³/s), eta txikiena irailean (426 m³/s).
Tisaren batez besteko emariak (m³/s), Szegeden neurtuak
Datuak: 1921 eta 1991 artean
Ibaiadarrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/12/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Tisza at Szeged. webworld.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-13).