Tom eta Jerry
Tom eta Jerry William Hanna eta Joseph Barberak sortutako marrazki bizidun batzuk dira, Tom (katua) eta Jerry (sagua). Marrazki bizidun telesaila lehenbizikoz 1940ko hamarkadaren amaieratik 1958. urterarte aireratu zen eta Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxeak ekoiztu zuen.
Tom eta Jerry | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Tom and Jerry |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Atalak | 164 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Hanna |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Scott Bradley (mul) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Cartoon Network (mul) |
Hasiera-data | 1940 |
Amaiera-data | 1967 |
Fikzio-unibertsoa | Tom & Jerry universe (en) |
Disney ekoiztetxearen marrazki bizidunetako protagonista zintzo edo onberak ez bezala, Tom eta Jerry pertsonaia bihurriak eta maiz gaizto edo zitalak ziren, ekar min egiteko adinekoak.
Pertsonaia nagusiak
aldatuTom ile grisa eta begi horixkak dituen gizaki itxurako etxeko katua da, aldiz Jerry kafe koloreko sagutxoa eta Tomen etxe berdinean bizi da. Biak bata besteari jarraika dabiltz, nagusiki katua saguari, baina orokorrean atal bakoitzean Tom zitala galtzaile ateratzen da, eta Jerry buruargia berriz irabazle. Atalen batean Tom garaile atera izan da, beste batzutan aldiz, bi pertsonaiak ironikoki galtzaile suertatzen dira.
Ez daude guztiz argi Tomek Jerry jarraitzeko dituen arrazoiak:
- Katuaren berezko gosea.
- Bere betebeharra etxeko nagusiaren arabera (maiz Tomen lana, etxeko katua denez, saguak harrapatzea da).
- Saguari jazarpena egitearen gozamen hutsa.
- Mendekua.
- Jerryk Tomek egin duen gaiztakeria bat salatu salatu ez dezan ekiditea.
- Gaizki ulertua (bereziki (bi animaliak elkarren artean lagunkiro dabiltzan laburmetraietan).
- Tomek Jerryrekin elkarbanatu nahi ez duen jarduera edota une berezi batetik alboratzea.
- Biek zeozer nahi dutenean sortutako gaztazka (nagusiki jana).
- Tomek Jerry urruti mantentzeko duen beharra.
- Biek gozatzen duen jolasa.