Toy
"Toy" Netta Barzilai israeldarrak 2018ko Eurovision lehiaketan kantatu zuen abestia da. Lehiaketa irabazi zuen Israelek abestiarekin, hain zuzen.
Toy | ||||
---|---|---|---|---|
Netta Barzilairen, Netta Barzilairen eta Netta Barzilairen musika-lana | ||||
Egilea(k) | Netta Barzilai, Netta Barzilai eta Netta Barzilai | |||
Sorrera-urtea | 2018 | |||
Argitaratze-data | 2018 | |||
Izenburua | Toy | |||
Jatorrizko herrialdea | Israel | |||
Banatze bidea | musikaren deskarga eta musika-streaming | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | pop musika | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Iraupena | 186 segundo | |||
Diskoetxea | Tedy Productions (en) | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Goody Bag (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Stav Beger (en) | |||
Hitzak | Doron Medalie (en) eta Stav Beger (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Stav Beger (en) Doron Medalie (en) Jack White | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Bideoa | YouTube | |||
Netta Barzilairen, Netta Barzilairen eta Netta Barzilairen kronologia | ||||
|
Hitzak eta kritika politikoa
aldatuIngelesez "jostailu" esan nahi du abestiak. Nagusiki ingelesez dira hitzak, baina badu esaldi solterik hebreeraz. Emakumeen kontrako jazarpena du gaitzat kantuak, eta leloak dio 'ez naiz zure kopina', baina hori dela eta purplewashing egiteaz akusatua izan da. Gaiak kontraste egiten du Israelek Palestina okupatuz Israelek egiten duen jazarpen nazionalarekin, eta Netta Barzilai militar boluntarioa izanik eta Jerusalemen okupazioaren aldekoa agertuz (Eurovisionen bertan, irabazi eta berehala[1]), kritika politikoak pilatu ziren kantuaren inguruan[2].
Musika eta plagioa
aldatuAbestia Doron Medalie eta Stav Beger-ek idatzi eta konposatu zuten eta ekoizpena Begerrena izan zen. Doinu errepikakor eta itsaskorra duen kantua da, eta batzuek berehala igarri zioten antza zuela duela urte batzuetako kantu ezagun batekin: Seven Nation Army, The White Stripes taldearena. Plagio salaketak haizatu ziren ondorioz.
Eurovision igaro eta hilabete batzuetara, kantuaren egile eta The White Stripes-eko partaide Jack Whitek akordio bat erdietsi zuen Toy kantuaren sortzaileekin. Universal Music disketxeak aurkeztu zuen demanda Whiteren izenean, eta akordioaren detaileak pribatuan gorde ziren arren, logikoena dirudi egile-eskubideetan banaketa bat gertatzea, Whiteren aurreko autoretza aitortzen duena[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «'Next time in Jerusalem': Israeli winner adds political jab to Eurovision Song Contest» RT International (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
- ↑ (Ingelesez) «Netta is in danger of being turned into a political toy» +61J 2018-05-23 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
- ↑ (Ingelesez) Chajut, Aya. (2019-02-07). «Jack White to Receive Writing Credit After Plagiarism in Netta Barzilai’s Eurovision Winner ‘Toy’» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).