Transferentzia (psikoanalisia)
Transferentzia psikoanalisiaren bidezko terapian, eriak bere haurtzaroan inguruko pertsona nagusiekiko (aita, ama, etab.) zituen sentimenduak psikoanalistarengana zuzentzean datzan prozesua da. Transferentzia positiboa ala negatiboa izan daiteke, adierazitako sentimendu horiek maitasunezkoak ala etsaitasunezkoak diren neurrian. Freudentzat transferentzia terapiaren gune garrantzitsuena da, zeren eta haurtzaroko gatazka berritze eta eguneratze hori eriaren neurosiaren adierazpen zuzenena baita.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |