Trikuputz
Trikuputza (Lycoperdon echinatum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztetan, gleba zuria duenean, entsaladei gehitu daiteke. Gaztetan, arantzak egoera ezin hobean dituenean nahastezina da, baina arantzak erraz askatzen direnez, generoko beste espezie batzuekin nahas daiteke.
Trikuputza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lycoperdon echinatum Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, globo itxura samarrekoa, arantza luzez estalia edo metxa bereizgarriekin, okreak edo arre-marroixkak, hirunaka, piramide formako zatiak osatuz, heltzen denean, goialdetik ireki egiten da esporei bide emateko.
Gleba: Hasieran zurixka, azkenean heltzen denean, fuliginosoa edo arre-purpura kolorekoa.
Hanka: Ia hanka gabea edo senila.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Echinatum epitetoa berriz latinetik dator, "echinatus" hitzetik, eztenez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuSukaldaritzarako baliorik gabea, nahiz eta pertsona batzuek oso gazteak direnean kontsumitzen dituzten exoperidioa kenduta.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPulcherrimun aldaera Lycoperdon echinatum delakoarekin bereizten da: eztenak erortzen direnean endoperidioa leun geratzen delako. Lycoperdon umbrinum delakoak kolore ilunagoa du, eta arantzak txikiagoak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, pago basoetan batez ere, hala ere, beste hostoerorkorretan ere agertzen da.[5]
Banaketa eremua
aldatuAfrika, Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 697 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 618 or. ISBN 84-87997-86-4..