Trump International Golf Cluben tiroketa

2024ko gertakaria

Trump International Golf Cluben tiroketa Donald Trump politikariaren aurkako ustezko hilketa prestaketa izan zen, bigarrena urte berean. 2024ko irailaren 15ean gertatu zen, West Palm Beach hirian, AEBko Florida estatuan, golfez jokatzen ari zen bitartean. Antza, erasoa prestatzen ari zena, Ryan Wesley Routh, 58 urteko gizona, atxilotu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Sekretuak. Atxilotuak ez zuen tiro egin, eta ihes egiten ari zenean atzeman zuten. FBI hilketa-saiakera gisa ikertzen ari da gertakaria.[1]

Trump International Golf Cluben tiroketa
Irudia
Map
Motaincident (en) Itzuli
security incidents involving Donald Trump (en) Itzuli
Honen parte daDonald Trump 2024 presidential campaign (en) Itzuli
Data2024ko irailaren 15a
KokalekuTrump International Golf Club (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Helburuezezaguna
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0
Nork ikertuaFederal Bureau of Investigation, Ameriketako Estatu Batuetako Isilpeko Zerbitzua eta Palm Beach County Sheriff's Office (en) Itzuli
ArmaSKS (en) Itzuli
Atxilotu kopurua
1
Hashtag#trumpassassinationattempt2
Ryan Wesley Routh.

Gertaerak

aldatu

Zerbitzu sekretuek AK-47 errifle batekin armatuta zebilen gizonezko bat atxilotu zuten, West Palm Beach hiriko (AEB) golf zelai inguruan, Trump golf zelaian zegoela. «Tiroak egon dira nigandik gertu, baina zurrumurruak zabaltzen hasi aurretik, zera nahi dut aditzea: ondo nago!», adierazi zuen AEBetako presidentetzarako hautagaiak, ohar bidez. FBIk egindako aurreneko ikerketek diotenez, atxilotuak ez zuen tirorik jo; zerbitzu sekretuek, ordea, bai. Ric Bradshaw, West Palm Beacheko sheriffak, eman zituen operazioaren xehetasunak, eta, azaldu zuenez, gizon errifleduna golf zelaiko hesitik gertu atzeman zuten, presidente ohia zegoen lekutik 300-500 metrora, sasietan ezkutaturik. Zerbitzu sekretuek tiro egin zioten armadunari, eta hura ihes egiten saiatu zen furgoneta beltz batean; minutu batzuk geroago errepidean atxilotu zuten. Sasien artean AK-47 erriflea, bi motxila eta kamera bat aurkitu zituzten.[2]

Erasotzailea

aldatu

Ryan Wesley Routh izan zen poliziak atxilotu zuen susmagarria. Hawaiiko 58 urteko egoiliar bat, bere bizitzaren zatirik handiena Greensboron (Ipar Karolina) bizi izan dena. Ryan eta bere semea Hawaiiko eraikuntza enpresa baten jabeak dira. Trump aldeko bozeramalea izan bazen ere, azken urtetan Ukrainiaren aldeko aktibista erradikala bihurtu zen. Routhek hainbat kargu kriminal zituen aurretik, 2002an "arma hilgarri eta suntsipen handiko bat edukitzeagatik" ezarritako kondena barne, eraikin batean arma automatiko batekin gotortu ondoren. Routhen aurkako beste kargu batzuek lapurtutako gaien igarotze eta edukitze arau-hausteak jasotzen zituzten.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
INTERN 7