Tuam (irlanderaz Tuaim), Irlandako mendebaldeko Connacht probintziako Galwayko konderrian kokatzen den udalerria da, konderriko bigarrena populazioz. Galway hiriaren iparraldean dago.

Tuam
Tuaim
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Connacht
Konderria Galway konderria
PostakodeaH54
Geografia
Koordenatuak53°31′00″N 8°51′00″W / 53.5167°N 8.85°W / 53.5167; -8.85
Map
Altuera44 metro
Demografia
Biztanleria8.767 (2016)
Bestelako informazioa

Historia

aldatu

Tuam Brontze Arotik jadanik populatua egon zen. Badirudi Tuam izena latinezko "tumulus" (tumulua) hitzetik datorrela.

Herria bera ere aintzinakoa da, VI mende ingurukoa hain zuzen ere. 1049an Aedh O'Connor-ek Connachteko Amalgaid ua Flaithbertaigh erregea garaitu eta Connacht guztia O'Connor familiaren esku gelditu zen hurrengo mendeetan. Tuamen garai onena 1111ean iritsi zen, O'Connortarra zen Tairrdelbach Ua Conchobair Irlanda guztiko errege bihurtzean. Gobernua Tuamen ezarri zen eta artzapezpikutza ere lortu zuen. 1184ean ordea katedrala suntsitua izan zen eta Rory O'Connor artzapezpikuak Tuam uztea erabaki zuenean herriaren gainbehera hasi zen.

Tuam beti izan da merkatal herria eta 1252an jadanik feria handia ospatzen zela badakigu.

1613an Jakue I.ak hiri eskubideak eman zizkion eta honi esker Irlandako parlamentura bi ordezkari bidali ahal izan zituen.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Tuameko gurutze garaia
  • Tuameko katedrala: XIX mendekoa
  • Jarlath eliza: XIII mendeko elizaren aztarnak
  • Tuameko gurutze garaia: 1152an egina, Tuameko lehenengo artzapezpikuaren omenezkoa.
  • Hackett gaztelua

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1