Turkak eta Caicoak edo Turk eta Caico uharteak[1] (ingelesez: Turks and Caicos Islands edo TCI) Erresuma Batuaren itsasoz bestaldeko lurralde bat da. Karibe itsasoan kokatuta dago, eta bi multzotako uharteek osatzen dute.

Turkak eta Caicoak
Turks and Caicos Islands
Ereserkia: God Save the King
Goiburua: Each Endeavouring, All Achieving
(Bakoitzak saiatzen, denok lortzen)

flag of the Turks and Caicos Islands (en) Itzuli

Coat of arms of the Turks and Caicos Islands (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaCockburn Town
21°27′37″N 71°8′29″W
Hiririk handienaProvidenciales
Azalera417 (199.)
Punturik altuenaBlue Hills (en) Itzuli
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakBahamak, Haiti eta Dominikar Errepublika
Administrazioa
Gobernu-sistemaItsasoz haraindiko lurraldea (Aginte zuzena)
ErregeaKarlos III.a
Premier of the Turks and Caicos Islands (en) ItzuliWashington Misick (en) Itzuli
LegebiltzarraTurks and Caicos Islands House of Assembly (en) Itzuli
Zeren kide
Demografia
Biztanleria44.542
Dentsitatea106,82 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1973
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1649
ISO 3166-1 alpha-2TC
ISO 3166-1 alpha-3TCA
Ordu eremua
Elektrizitatea120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli eta NEMA 5-15 (en) Itzuli
Internet domeinua.tc

Historia

aldatu

Turk eta Caico uharteetako lehenengo biztanleak karibeak ziren. Uharteetara ailegatzeko lehendabiziko europarra bai Kristobal Kolon (1492ko urriaren 12) bai Juan Ponce de Leon (1512) izan liteke.

Nahiz eta Europako herrialde askok uharteak kontrolatu zituzten, ez zegoen okupazio ofizialik eta uharteak piratez bete ziren. Azkenean, XVII. mendeko bukaeran, Erresuma Batuak jabetza aldarrikatu zuen, Bahamekin lotuz. Urteetan zehar, Bahamak eta Bermuda uharteen produktuak bereganatzeko eztabaidan egon ziren, 1848an kolonia bereizi bihurtu arte. Gero, Erresuma Batuak Jamaikarekin eta Trinidad eta Tobagorekin lotu zuen.

Trinidad eta Tobagok 1962an independentzia lortu zuenean, Kanada uharteen anexioa aldarrikatu du sarritan.

Banaketa administratiboa

aldatu

Turk eta Caico uharteak sei barrutietan banatuta daude:

Zb. Barruti administratiboa Hiriburua Azalera
(km²)
Biztanleria
(2006)
Hauteskunde-barrutiak
Caico uharteak
1 Providenciales eta Mendebaldeko Caicoak Blue Hills 163,6 22642 4
2 Ipar Caicos Bottle Creek 144,9 1895 2
3 Erdialdeko Caicoak Conch Bar 144,2 468 1
4 Hegoaldeko Caicoak eta Ekialdeko Caicoak Cockburn Harbour 136.8 1579 2
Turk uharteak
5 Turk handia Cockburn Town 17,6 5567 4
6 Salt Cay Balfour Town 9,1 186 -
Turk eta Caico uharteak Cockburn Town 616,3 32337 13

Geografia

aldatu
 
Turk eta Caico uharteen mapa

Turkak eta Caicoak eratzen dituzten uharteen multzo biak Ozeano Atlantikoan daude, Bahametatik hego-ekialderantz, Hispaniolatik iparralderantz, eta Miamitik 914 kilometrotara. Geografikoki, Bahametan daude baina ez politikoki. Caico uharteak eta Bahametako Mayaguana eta Inagua handien artean Caico itsasartea dago.

Turkak eta Caicoak zortzi uharte nagusi eta hogei uharte txiki dira:

Caico uharteak

aldatu

Caico uharteak herrialdean nagusiak dira (589,5 km² eta 26.584 biztanle). Zortzi uharte ditu:

  • Uharte nagusiak, mendebaldetik ekialdera:
    • Mendebaldeko Caicoak (biztanlerik gabe)
    • Providenciales (22.542 biztanle)
    • Iparraldeko Caicoak (1.895 biztanle)
    • Erdialdeko Caicoak (468 biztanle)
    • Ekialdeko Caicoak (biztanlerik gabe)
    • Hegoaldeko Caicoak (1.579 biztanle)
    • Ambergris Cay (Biztanlerik gabe)
  • Uharte txikiak, Providenciales eta Iparraldeko Caicoak artean kokatuta:
    • Pine Cay (30 biztanle)
  • Parrot Cay (100 biztanle)

Turk uharteak

aldatu

Caico uharteen eta Turk uharteen artean Turk itsasartea dago. Oso uharte txikiak dira (26.7 km² eta 5.753 biztanle). Uharte nagusi bi daude:

  • Turk handia (5.567 biztanle)
  • Salt Cay ( 186 biztanle)

Uharte guztiak Turk haitzarrian daude (450 km²).

Mouchoir haitzarria

aldatu

Turk uharteetatik 25 kilometrotako Mouchoir itsasarteak bananduta Mouchoir Bank haitzarria dago. Eskualdera 1,8 metroko sakonera dago eta 600 km² azalera du. Geografikoki, gertuko Silver eta Navidad haitzarriak leku bera dira baina politikoki Dominikar Errepublikakoak dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

  NODES
Done 1