👶 Jaiotza 1872ko ekainaren 6a Darmstadt |
💀 Heriotza 1918ko uztailaren 17a Jekaterinburg |
🔨 Lanbidea ezkontide |
📷 Argazkiak ikusi |
Alexandra Feodorovna Nicolas II.aren emaztea izan zen.
Alexandra Errusiako azken tsarina izateagatik gogoratzen da, baita erregina ospetsuenetako bat izateagatik ere. 1918ko uztailaren 17an boltxebikeek erail zuten senarrarekin, seme-alabekin eta zerbitzuko hainbat kiderekin batera.
Nicolas II.arekin harremana
aldatuAlexandra Feodorovna Errusiako enperadorearen emaztea bihurtu zen Nikolas II.arekin ezkontzerakoan. Baina 1896ko maiatzaren 14ra arte ez zuten erregin eta erregina kargua hartu. Egun horretan, Nikolas II.a eta Alexandra, Moskuko Enperadore izendatu zituzten. Hurrengo egunean ospakizunetara joandako milaka pertsona hil ziren Jodynkako plazan antolaketa falta eta janari ezagatik. Hala ere, enperadoreak dantzaldi batean parte hartu zuen bere emaztearekin batera.
Errusiar herriaren ezetza
aldatuErrusiako herriaren ezezko handia jaso zuen Alexandra Feodorovnak, ez zuten sekula onartu. Errusiar herriarentzat, bihotz hotzeko alemaniarra zen, ingurukoen beharrak ikusteko gaitasunik gabea, bere familiarenak bakarrik hartzen zituen kontutan. Txikitatik, oso lotsatia zen, Victoria amonarekin partekatzen zuen ezaugarria. Aberatsek ere gaizki ikusi zuten, Errusiako kultura ezagutu eta maite ez zuelako.