Ibai-amuarraina (Salmo trutta) ur gezan bizi den arrain mota bat da, izokinen taldekoa.
Nolakoak dira?
aldatuGorputz luzea, liraina eta arina dute, zilar kolorekoa. Gorputzean zehar kolore ezberdineko tantoak dituzte, argiaren, adinaren eta denboraldiaren arabera aldatzen direnak. 300 gramo eta 6 kiloren artean pisatzen dute normalean eta luzerari dagokionez 25-50 zentimetro luze izaten dira.
Non bizi dira?
aldatuUr hotz eta garbietan bizitzea dute gustuko, gatzik gabekoa, hau da, ur geza eta ibai eta lakuetan aurkitu ditzakegu. Kosta inguruko ibaietan bizi ohi dira eta behin adin batetik aurrera,
mendi aldeko ibaietara igotzen dira ugaltzeko garaia iristean.
Europa, Asia, Ipar Amerika eta Ipar Afrikako zenbait uretan aurki daitezke.
Zer jaten dute?
aldatuInguruan dituzten ia edozein animalia motaz elikatzen da, hala nola arrain txikiez, krustazeoez eta intsektuen larbez.
Nola ugaltzen dira?
aldatuAmuarrainen arrautzen ernalketa gorputzetik kanpo ematen da, hau da, obiparoak dira. Amuarrain emeak bere arrautzak isurtzen ditu eta gero amuarrain arrak ernaldu. Honi esker, amuarrain txikiak euren kabuz jaiotzen dira.
Amuarrainen ugaltze garaia abenduan izaten da, beraz lehenago goi-ibaietara igotzen dira.