Aztekak edo mexikak XIV. mendetik aurrera Ipar Amerika hegoaldean, gaur egun Mexiko bezala ezagutzen dugun zonaldean bizi izan ziren herri indigena bat izan ziren. XV. mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten, Tenochtitlan zen estatuaren hiriburua, eta, 1325. urtera aldera eraiki zutela uste da, baina, ez dago data ziur bat zehaztuta. Texoco izeneko laku handi baten erdian zeuden irla batzuen gainean eraiki zuten, gaur egun Mexiko Hiria kokatuta dagoen tokian. Azteken zibilizazioa mexikarrentzat identitate ikur garrantzitsua da, hauek utzi zuten antropologia eta kultura ondarearengatik.
Ekonomia
aldatuAzteken ekonomia nekazaritza eta merkataritzan oinarritu zen gehienbat, eta, haien laborantza produktu ohikoenak artoa, txilea (pipermina) eta frijoleak (babarrunak) izan ziren. Erabilitako nekazaritza teknika garrantzitsuenetakoa ur gaineko baratzak izan ziren, adar eta lokatzez egindakoak. Abeltzaintza nahiko pobrea zen, horregatik, arrantza gehiago erabiltzen zuten, Tenochtitlán hiria laku handi baten erdian zeuden irletan eraiki zutela aprobetxatuz. Merkatuetan trukea erabiltzen zen produktuak erosteko, eta, kakao aleak erabiltzen ziren trukeak berdintzeko.
Gizartea
aldatuAzteken gizartea hiru klaseetan banatuta zegoen: nobleak, herritarrak eta esklaboak.
- Autoritate nagusia (erregea) Tlatoani zen, baina, ez zen herentzia moduan jasotzen zen kargua, hauteskunde kontseilu batek aukeratzen baitzuen.
- Nobleak: familia dirudunak ziren, baita elizgizonak eta militarren buruak ere.
- Herritarrak: artisauak, nekazariak, sendalariak, arotzak, igeltseroak etab. Hauek guztiak soldadutza egitera eta zergak ordaintzera behartzen zituzten, baina, nagusitzen zirenean trukean lursail bat ematen zieten bertan euren etxea eraikitzeko.
- Esklaboak: zordunak edo gerrako presoak izaten ziren, eta, normalean, lan egiteko eta erlijio sakrifizioetarako erabiltzen zituzten.
Kultura
aldatuAzteken hizkuntzak nahuatl zuen izena, eta, hizkiak, piktogramak eta ideogramak nahasten zituen. Haien idatzietan euren historia, geografia, ekonomia, erlijioa etab. idazten zituzten.
Arteari dagokionez, aztekak arkitektura asko landu zuten euren tenpluak sortzeko, baina, eskulturan ere trebeak ziren. Normalean, natura edo erlijioarekin lotutako gaiak lantzen zituzten eta Tenochtitlánen kokatutako Tenplu Nagusia zen arkitektura eraikin garrantzitsuena.
Erlijioa
aldatuAzteken erlijioa Antzinako Mexikoko sinesmenetan oinarrituta dago. Erlijio politeista zuten, hau da, jainko batean baino gehiagotan sinesten zuten, Coatlicue(lurraren jainkoa), (gerraren jainkoa) edo (Ilargiaren Jainkoa), adibidez. Aztekak famatuak izan ziren euren sakrifizioengatik, izan ere, festa egun gehienetan esklabu bat sakrifikatzen zuten jainkoek eskatzen zietenaren arabera.