👨👨👦👦 Biztanleak 281.001.328 |
🔎 Azalera |
🌄 Altuera |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Ekialdeko Europa kontinente horretako ekialdean dauden herrialdeen multzoa da, ikuspuntu geografikotik begiratuta.
Zein herrialde dira?
aldatuDeitura hori asko erabiltzen da, baina, hala ere, ez dago adostasun osorik eremu geografiko horretan sartzen diren herrialdeei buruz. Arrazoi historikoak egon dira deitura hori erabiltzeko; XX. mendean zabaldu zen erabilera hori zentzu politikoan: II. Mundu Gerraren ondoren, eta Gerra Hotza deitutakoan zehar, bi bloketan banatuta geratu zen Europa osoa, bloke komunista batetik, eta bloke demokratikoa eta beste herrialde batzuk (haien artean Espainia eta Portugal, adibidez, bloke demokratikoan ez zeudenak) bestetik. Bloke demokratikoan geratu ziren herrialdeen multzoari hasi zitzaion deitzen "Mendebaldeko Europa", eta bloke komunistako herrialdeei, berriz, "Ekialdeko Europa". Baina 90eko hamarkadatik aurrera, bi bloke politikoen banaketa hori amaitu egin zen; Sobiet Batasuna desagertu zen eta, horri esker, Ekialdeko Europa horretako herrialdeak ere sistema demokratikoak edukitzen hasi ziren.
Hortaz, Ekialdeko Europan zein herrialde sartzen diren esateko orduan, garai historikoen arteko bereizketa hori izan behar da kontuan; horren arabera, beraz:
- Bigarren Mundu Gerratik hasita Sobiet Batasuna erori arte: bloke komunistan edo Ekialdeko Europan sartutako herrialdeak Sobiet Batasuna, Polonia, Ekialdeko Alemania, Txekoslovakia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Yugoslavia eta Albaniaziren.
- Bestelako garaietan, zentzu geografiko hutsean. Nazio Batuen Erakundeak munduaz egindako sailkapenaren arabera, ondoko herrialde hauek dira azpieremu geografiko hau osatzen dutenak: Bielorrusia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Hungaria, Moldavia, Polonia, Errumania, Errusia, Eslovakia, Ukraina
Dena dela, honetan ere ez dago adostasun osorik; adibidez, hainbat aldiz, Sobiet Batasunaren mende egondako herrialdeak ere sartzen dira: Armenia, Azerbaijan, Estonia, Georgia, Letonia eta Lituania, hain zuzen.