Ipar-lurmuturreko goi-ordokia.

Goi-ordoki edo goi-lautadak altuera handian dagoen lurralde lau eta zabalak dira; amildegiz edo horma malkartsuz mugatuta egoten dira alde batean edo gehiagotan. Kontinente guztietan aurki daitezke, plataforma kontinentaletan, baina baita ozeano gehienetan ere. Goi-ordokiak Lurreko gainazalaren %45 inguru dira.

Non daude goi-ordokirik aipagarrienak?

aldatu

Munduko goi-ordokirik zabalenak Afrikan, Australiako mendebaldean eta Arabiar Penintsulan daude.

Munduan altuerarik handienean dauden goi-ordokiak, berriz, honako hauek dira:

Tibeteko goi-lautada mapako zati marroia da.

Europan, goi-ordokirik aipagarrienak iberiar penintsulan (Iberiar goi-lautada), Alpeetatik iparraldean, Eskandinavian eta Errusiako mendebaldean aurkitzen dira.

Ipar Amerikako goi-ordokiak mendebaldeko mendi-sisteman, Alaskan eta Appalacheetako goialdeen mendebaldean daude.

Nola sortuak dira?

aldatu

Goi-ordokiak modu askotara eta ingurune geologiko desberdinetan sortuak dira. Labazko goi-ordokiak, adibidez, sumendien jarduerak eragindako basaltoaren metaketaren ondorio dira. Hauen artekoak dira, esate baterako, Etiopian, Somalian, Estatu Batuetako mendebaldean eta Islandian dauden goi-ordokiak.

Mendiarteko goi-ordokiak (mendi-sistema handien barruko goi-lurraldeak) munduko mendikate gehienetan topa daitezke. Tibeteko Goi-ordokia da hauetako handiena, baina multzo honetan sartzen dira Turkia, Armenia eta Irango goi-ordokiak, edo Mexikokoak (Mendebaldeko Sierra Madre), edo Estatu Batuetako Sierra Nevada eta Mendi Harritsuen artekoa.

  NODES