Kingston Amerikako kontinentean dagoen hiri bat da, bai eta Karibe itsasoan dagoen Jamaika izeneko herrialdeko hiriburua eta bertako hiririk handiena ere. 2011ko erroldaren arabera, 660.000 biztanle inguru ditu.
Geografiari begiratuta, Kingston mendien eta kostaldearen artean dagoen lautadan dago.
Bestalde, klima tropikala du; zehazki, sabanako klima tropikala; hilabete lehor ugari eta hilabete euritsu gutxikoa. Tenperatura maximoen urteko batez bestekoa 31,4°C-koa da eta tenperatura minimoen urteko batez bestekoa, berriz, 22,9°C-koa. Urtean, 813 milimetro prezipitazio egin ohi ditu.
Historia apur bat
aldatuHiria 1692ko uztailean birfundatu zen, lurrikara batek suntsitu ondoren. 1716an, Jamaikako hiririk handiena bilakatu zen eta 1729an lehen doako eskola eraiki zen. 1780an, Kingstonek 11.000 biztanle zituen.
1907an, 800 pertsona hil ziren lurrikara baten ondorioz. 1930eko hamarkadan, hirian istilu asko egon ziren langile mugimenduen eta langileei loturiko alderdi politikoen hazkunde handiarengatik. 1948an, unibertsitateak ateak ireki zituen.
Demografiari dagokionez, gaur egun, biztanle gehienek afrikar arbasoak ditu. Txinatar eta indiar gutxiengo batzuk ere badaude.
Hiriko ekonomia-alor nagusienak turismoa, manufaktura eta arrantza dira.