Londres Erresuma Batuko hiriburua da, bai eta herrialde horretako hiririk handiena ere. 2014ko datuen arabera, hiriak 8.539.000 biztanle ditu, horregatik Europako bigarren handiena da, Moskuren atzetik.
Geografia
aldatuBritainia Handia uhartearen hegoaldean dago, Tamesis ibaiaren ertzean.
Historia
aldatuErromatarrek Londinium izeneko hiria sortu zuten eta zubi bat eraiki zuten Tamesis ibaia gurutzatzeko. 1066 urtean Gilen I.a Konkistatzailea erregeak Londresko dorrea eraiki zuen eta Londres Ingalaterrako hiriburua bihurtu zen.
1666 urtean sute ikaragarri batek Londres ia guztia suntsitu zuen. 13.200 etxe eta 87 eliza erre ziren.
XVIII. mendean Britainiar Inperioko hiriburua zen eta munduko hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. XIX. mendean industria iraultza gertatu zen eta Londresen kutsadura handia pilatu zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek bonbardatu egin zuten askotan.
Kirolak
aldatuKirol mota asko jokatzen dira Londresen.
- Futbola
- Errugbia
- Tenisa: Wimbledon txapelketa
- Maratoia
Hiru alditan jokatu izan dira Olinpiadak ere: 1908, 1948, 2012
Leku ikusgarriak
aldatuIrudiak
aldatu-
Trafalgar enparantza.
-
Twickenham errugbi estadioa.
-
Wimbledongo tenis txapelketa.
-
Autobus gorri tipikoa.
-
Telefono kabina gorria.