👶
Jaiotza
1908ko urtarrilaren 9a
Parisko 6. barrutia eta Paris
💀
Heriotza
1986ko apirilaren 14a
rue Victor-Schœlcher (en) Itzuli, Parisko 14. barrutia eta Paris
🔨
Lanbidea
filosofo politiko
📷
Argazkiak
ikusi
Simone de Beauvoir, 1967an.

Simone de Beauvoir XX. mendeko idazle, pentsalari eta filosofo frantses bat izan zen. Gainera, XX. mendeko feminista garrantzitsuenetarikoa da.

Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko liburuak idatzi zituen, bai eta literatura-lanak ere. Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan parte hartu zuen eta bere liburuekin feminismoaren teorialari bat bihurtu zen. Sexismoaren eta emakumeenganako indarkeria aurkako ekintza asko ere babestu zituen.

Bizitza eta lanak

aldatu

Haren benetako izena Simone-Lucie-Ernestine-Marie Bertrand de Beauvoir zen. 1908ko urtarrilaren 9an jaio zen, Parisen. Filosofiako doktoretza lortu zuen arte ikasi zuen, eta gero Marseillan, Rouen eta Parisen irakatsi zuen 1943 urtera arte. 1947 urtetik aurrera, munduko ia kontinente guztietan zehar bidaiatu zuen, emakumeen askapenaren aldeko bere pentsamendua zabaltzeko. Geroago, Estatu Batuetara egin zuen bidaian, egunkari bat sortu zuen: Les temps modernes.

Haren libururik arrakastatsu eta ezagunena Le deuxième sexe da, 1949koa (2019an euskaratua, Bigarren sexua izenburuarekin). Liburu hau berehala itzuli zen hainbat hizkuntzatara eta mundu osoko mugimendu feministaren testu nagusietako bat bihurtu zen. Simone de Beauvoir, hartara, emakumea gizonaren azpitik jarria zuen gizarte matxistaren kontrako pentsalaririk ezagunenetako bat da.

Literaturaren esparruan, 1954an Frantziako Goncourt Sari garrantzitsua eskuratu zuen, Les Mandarins izenburuko eleberriarekin. Bertan, esperientzia berriak, isolamendua eta indarkeria eta despotismoa nagusi diren mundu honetan intelektualek duten eragin eskasa islatzen ditu.

Abortatzeko eskubidearen aldeko mugimenduan ere sartu zen; "Abortatzeko askatasunaren aldeko 343en manifestua" izeneko dokumentua sinatu zuen eta Emakumearen Eskubideen Ligako buru izan zen. Kontuan izan behar baita garai hartan, Frantzian bezala beste herrialde gehienetan ere, abortoa hilketatzat hartzen zela.

Bestalde, ezkontza ere gaitzetsi zuen, garai hartako legeak emakumea senarraren mende jartzen zuelako. Jean Paul Sartre filosofo frantsesaren bikotekidea izan zen. 1980tik aurrera, haren osasun fisikoak eta mentalak okerrera egin zuen eta 78 urte zituela hil zen, 1986ko apirilaren 14an. Jean-Paul Sartreren hilobi berean dago lurperatuta.

  NODES
Idea 3
idea 3