Munduko lurralde tropikala.

Tropikoa, gure Lurrari dagokionez, ekuatorearen inguruan, eta, zehazki, ipar hemisferioko Kantzer tropikoaren eta Hego hemisferiko Kaprikornio tropikoaren artean dagoen lurraldea da. Planetako lurralderik beroena da, eguzkiak zuzen-zuzen jotzen duelako. Eskualde honetan, klima beroa eta hezea izaten da nagusiki, eta aldaketa handirik ez da egoten urtaro desberdinen artean.

Dena dela, desberdintasun handiak ere badaude leku batetik bestera. Horrela, adibidez, lurralde tropikalen barruan badira gailurra elurtuta izaten duten mendiak ere (Mauna Kea, Kilimanjaro eta, zati batean, Andeak); baina baita basamortu oso lehorrak ere (Atacama, Sahara edo Australia barnealdeko basamortua, Outback izenez ezaguna).


Zenbat tropiko daude Lurrean?

aldatu
 
Erdiko marra: Ekuatorea. Goiko marra: Kantzer tropikoa. Beheko marra: Kaprikornio tropikoa.

Bi tropiko bereizten dira:

  NODES